Nondik da etxerako bidea?

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-09-20 22:30

          Oskola apurtuta
egiaren aurrean larrugorritan geratu zara.

Argitu aurretik geltokitik alde egiteko saiakeran bakarrik zaude.
Eta laster arduratuko da eguzkia galtzailea zarela gogorarazteaz.

 Zeruak hormak sintetizatu ditu.
     Maindireak zimeltzeraino eutsi diozu ohean.
Ez duzu sokarik nahi,
        ixiltzeko esan didazu.
               Ados.




    Ez dituzu arauak ulertzen.
Bazterrean geratu zara zain bezala.
                  Baina ispiluak ez du erantzuten.



Utzi iruzkina: