IZARAK

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2007-12-13 18:44

Gozokizko maluta horrek mozkortu hau, ez duk elurra, ez duk hotza, hotzikara duk... Kolkotik behera sentitutako laztan beroegia, ez besterik. Negurik ez duk iritxi oraino, maindire zuriak dituk paisaiaren jabe. Maindire zuriak ta gorputz bi gori-gorian. Larruen lehian, negua ezabatu nahian, atzeratu nahian... Baina neguari bost axola zaiok gaueroko gure joko gartsua. Erraldoi halakoa, beti etortzen duk tantak izoztera...

 

...eta ametsetako egia izateari utziko diok errealitateko amets izateko. Eta hala galduko haut gaur ere, izoztutako izara hauen fantasia oraindik epelean...


Utzi iruzkina: