ESKIZOFRENIA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2009-01-05 13:42

nire eskizofrenian txoko bat labana izter heze artean gurinezko ipurmasailak konprimituz ia akabatu nahi izan haut gorenetik trostan entorrela kabroia zaku bete laino komunetik behera gatzetara jaikitzea ahaztu izanagatik soilik hotsak erantzi eta larrutan egin bagenu emango nizkian lau kolpe gehiago ileetako urduritasuna itzaltzeko behintzat ezpain txikietan bilatu izanak etzian bizia itzuliko ordea esmalte usain gorpuztua hesien atzean sartzen zebilen arren goitigura eragin zidaan hire espaloian bermatutako egunsenti zantzu hark begiak zabaltzea zailduz bart jantzitako egurrezko betileen kondena apurtu gabe oinutsik ihesi harkaitzez bestaldeko izkinan zain egoteko plantan haserre legez aurkitu hindudanean ametsak ikara iturri ziren putzu ia gardenean hondoratu hintzen gisan jaioko haiz atzera ere ezer gertatu izan ez balitz bezala zapuztutako lurrinen egarri oraindik


Utzi iruzkina: