90.

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-02-04 12:50

...Eta berriro gertatu zen, dantza-saio horretan. Orduan otu zitzaidan. Gauzen itxurazko aldakortasuna ez dela ezer, mozorro bat baino ez, unibertsoaren monotonia biribila estaltzeko. Historia beti errepikatzen dela, eta, mundua biraka dabilen arren, bere birek lortzen dutena egun berdintsuak baino ez direla. Kalkoak. Errepikapen nekaezin honen kontziente bagara, azkenean konturatzen bagara, ni momentu horretan konturatu nintzen bezala, denbora-ilusioa birrindu egiten da. Gaur da atzo, eta bihar gaur izan daiteke. Atzokoa da biharkoa. Biharkoa da betiko.

Eta abar.

                                             Katixa Agirre __ Sua falta zaigu


Utzi iruzkina: