Bisitak 1 (BelgikaN itxasorekin)

No profile photo Ekhiren Txokoa | 2008-12-14 19:35
2

Kaixo lagunok!!!

bueno, ba belgikako beste herriekin aurrera jarraitu baino lehenao, Itxaso etorri zaneko bisitako argazkixak eta komentario batzuk ipintzia pentsau dot!

Horretarako, "bisitak" izenenko apartaua gehitu dot blog hontara!!! lehen bisitarako artikulua eitteko, ba Itxasok ein zestan bisitia aukeratu dot!!

bueno, bisita hontan, brujas, bruselas eta leuven ikusi genitxun. eta oso ondo zatituta gainera! zapatuan brujas eta bruselas, eta domekan bruselas eta leuven (esango dozue, joe, bruselas 2 bider! baina eske han ein genduan lo!)

BRUGGE
hasteko Brujas (Brugge), oso hiri polita da, eta Flandriako herri turistikuena!
jakingo dozuen moduan, Gent bezala, kanalez beteta dago!

Hemen Itxaso kanal baten albuan


Hemen ni, Grote markt -ean patata prijitu belga tipikoak jaten (ez badakizue ere, patata prijituak oso onak dira belgikan! gofreak bezela, bertako espezialidadeetariko bat!)


Itxaso grote markt -ean!


Kanal hau benetan ikusgarria zen, izan ere kanalak ez zuen aurrera jarraitzen!!! hor bukatzen zen!!! benetan arraroa.


Ikusi dituzue zelako etxe politak atzean? (nik hor jarraitzen dut, patatak jan eta jan!)

Eta noski, horrelako herri batean itsasuntziz ere ibili behar izan ginen!! kanaletan barrena Brugge ezagutuz!

Zubien azpitik,


Baina argazki ederrak lortuz!!

Eta lurretik ikusteko ezinezkoak diren etxeak ikusiz!

BRUSELAS
Brujas ondoren, bruselas. Herri handia, Europako hiriburua (bueno, hiruburua ez, baina europar batasuneko sede administratiboa dagoen hiria bai)

Heldu ginenerako gaua zen, baina ederra zegoen bruselasko Grote Mark-a bere LED eta guzti!

Gaua zenez, ezin izan genuen turismo askorik egin... eta zebait afaldu ostean, Delirium Cafe -ra juan ginen!
Delirium, bruselasko zerbezeria ezagunenetarikoa da, izan ere, bere 2400 zerbezako kartatik 2004 BETI edukiko dituen zertifikatua dauka. Hemen ikusi zenezakete menua


zein aukeratuko dot....... (bakoitzetik bat ezin eskatu ezta?)

Hurrengo eguna heldu zan, eta Bruselas gehixao ikusi genduan:


Grote markt

eta nola ez:

Manneken Txixa!!! txixa baino, TXIKIXA!!! hori baino monumento txikixaorik.... bixok harritxuta geratu ginan! hori famosua da?

igual igual, bruselasek zeozer daka txixa eitteko gauzekin ze Mannekenez aparte, Jenneken ere badake:


Eta txakur bat bebai!!!

Honek bai txixontzixak bruselaskuak!!!

Halanda be, kalietatik genbizela... Zer topauko eta HAU!!!

"COMO COMO, Basque Pintxos!" Bai! eta onena zelan montauta zeuan!! sushi taberna bat izango bazan moduan!!!! flipante!  pintxuak alde batera eta bestera aeroportuko maletak izango bazian bezela!!!! jejejjeje! hori bai, ez zeken oso itxura ona....

Pintxuak baino, guk Gofria jan genduan:

Txikixa nintzala, hor probau neban nik lehenengo gofria!!! Que bueno....

Leuven

Nere herrixa, zer esangot ba? benetan politta da, eta bizixa (astebarruan sobre todo!) eta heldu ginerako piskat kantzauta geuazenez, ez genduan bihar bezela ikusi, baina hurrenguan zatozenian Itxaso, oso ondo ikusiko dou!

Grote Markt eta ayuntamientua

Oude markt (merkatu zaharra) juergako txokoa da hau!

Bueno, eta honekin bukatzen da blog-eko sarrera hau! gauza gehixao ikusi genduzen, baina hau laburpen bat izan da!

Eskerrik asko etortziarren Laztana!! ya astebete barru ikusiko gara! patxo bat!!! MUA!


Itxaso

Itxaso 2008-12-14 20:40 #1

Kaixo Ekhi! heldu naz ia etxera... zelan eitten zaben edurre elgetan! que pasada!<br>Oso ondo geratu jatzu bisitatxuen laburpena. Oso politte, benetan. Bueno ba ondo pasau azkenengo aste hau eta datorren sapatuen egongo gara. mua!<br>

aiirrra

aiirrra 2008-12-17 23:13 #2

jo&nbsp; oitxuk argakixak oik&nbsp; belgikara juteko gogua emoten dau!!<br>


Utzi iruzkina: