BADATOZ LIBURU IBILTARIAK!

-Nire liburuetaz asperturik nago.. -Ez daukat denborarik erostera joateko.. -Orain krisia dela eta ezin dut dirua liburuetan gastatu… BLA BLA BLA!! Aitzekiak denak!

 

Etxeluze Gaztetxeak irakurtzea gustuko duzuen guztientzat eta aurretik aipatutako arrazoi ustel horiei erantzuna emanez, liburu ibiltariak zabalduko ditu Euskal Herritik abentura berrien bila!!

 

-Etaa.. zer da liburu ibiltariaren kontu hori??

-Etxeluze Gaztetxeak hainbat liburu utziko ditu inguruko txoko ezberdinetan, nahi duenak irakurri eta nola ez, beste nonbait uzteko irakurle berrien bila!

 

-Eta nola dakigu zein diren Gaztetxeko liburuak?

-Liburu guztiek Etxeluze Gaztetxeko logoa eta etiketa bat eramango dute, honen moduan:


 

Beraz, etxean askotan irakurritako eta iadanik behar ez dituzun liburuak, zuen gustukoak besteren batek irakurtzea nahi baduzue… Orioko Etxeluze Gaztetxearentzat liburu guzti horiek Liburu Ibiltari bilakatzea ohore bat izango da inguruko herrietatik zabaltzeko!


Utzi iruzkina: