Berbalagun Proiekuta Lea-Artibain

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-03-30 14:29



Gure herrian ere, euskararen erabilerak badu % a non erderak entzuten diren kalean. Izan gaztelera, izan wolof a izan frantseza edo polakoa. Hona hemen Proiektu honen sustatzaileek azaltzen dutena: Lortu nahi diren helburuak, partaideen arabera izango dira beraz: euskaldun berrientzako, euskara erabiltzera ohitzea eta hitz-jarioa areagotzea; oraindik inolako ezagutza daukatenentzat, euskararekiko lehen kontaktua erraztea eta ikaste prozesuan murgiltzea, euskara klaseak eta erabilera uztartuz; eta euskaldun zaharrentzako, gure hizkuntzaren aldeko hartu beharreko konpromisoaz ohartzea, eta honen bidetik, euskara ikasi nahi dutenei laguntzea.

Parte hartzea oso sinplea da: izena eman eta guk kide edo taldea topatuko dizkizugu. Denok daukagu zer eman eta zer jaso. Berbalagunaren bidez bi pertsona (edo gehiago) ezezagun euskaraz hitz egiten hasten dira, baina horrez gain, bestelako mundu bat ezagutzeko aukera sortzen da, euskaldun berri zein zaharrentzako.

Proiektu honetan bi arlo bereizten dira:

- Euskaldun zaharra eta euskaldun berria

- Euskaldun zaharra eta etorkina

Nola gauzatzen da: Egokitu zaizun kidearekin paseatzen, kafe bat hartzen, erosketak egiten, herriko ekintzetan parte hartzen...

Anima zaitezte euskararen bidez mundua ezagutzera!


Utzi iruzkina: