2009an ere Euskararen Eguna Ospatu dugu

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-12-07 16:28


Larunbata hartu genuen Etxebarrin, Euskararen eguna ospatzeko. Arratsaldez, udaletxean bildu ginen, herriko kultur eragile ezberdinak Euskara aitzakia hartuta.
KONTSEILUAk 10 urte bete dituela eta, honen inguruko bideoarekin hasi zen festa. Lander Ibarluzea eta Joseba Artza bertsolariek egin zioten herritarrei agurra eta ondoren, eskolako ikasleek, puntuak jarri zizkioten bertsolariei.
Olerki errezitaldia (Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga...) eta Gotzon Garatek bildutako zenbait atsotitz entzun ondoren, Etxebarriko Kantarien abestiez gozatu genuen. Geroago, trikitilarien laguntzaz eta ikusle zein kantarien artean, abesti herrikoiak abestu eta Txoriak Txori abestiarekin bukatu zen atzokoa.
                              


Utzi iruzkina: