Eternitatea neurtzerik bada
Eternitatea neurtzerik bada
erlojuaren orratzekin,
denbora zaindu ahalko bagenu
gure ilusio galduekin…
Zenbat iraungo lukeen galdezka
hainbat zartada eta hainbat min,
eskuetan zehar barneratu eta
ametsa gurea egin.
Tik-tak hotsean murgiltze horretan
paradisu ala infernu?
Galdera ororen erantzun oro
ziur jakingo bagenu.
Zeri itxaron, noren zain egon...
baina ez zen sekula heldu,
igaro ziren itxaropenak
eta bertan ginen usteldu.
Itsasoa eta lurraren arteko
marra horretan oina pausatu,
preso dagoen lore bakoitza
bere arantzatik askatu,
gatzaren gozoa eta belardiaren
gazitasuna dastatu,
ezinezkoa denarekin amets
eta momentua ezin gozatu.
Dena eman eta ezer jaso ez
badugu hainbat meritu,
batzuetan garaile atera eta
beste batzuetan zauritu.
Adar berri bat jaio da baina
haizeak arin eraman du...
Atea ireki eta poliki
inor ez dagoela ohartu...
Hori izanen da eternitatea
batzuetan serio, besteetan irri,
heriotzak beti nahi izan du
ahalik eta denbora gehien bizi.
Akats bakoitza ordaintzen dugu
tamalez nahikoa garezti,
denborak segundu ugari ditu
eta guk denbora gutxi...
Iruzkinak
sb 2008-08-06 09:27 #1
<P>denborak segundu ugari ditu</P>
<P>eta guk denbora gutxi, horregaitttik geratzen iakune dastatzen ikesi biher dogu, garenagaz eta izen gure dogunagaz bat eitten saiatzeko, zarena nazenagaz bat etorteko eta bizitzak eskaintzen dozkun bide labur hau sastraka bako budezidor antizez gozatu daigun. Zorixonak Jonan, benetan guste iate zure bloga.Eurrera halantxe!</P>
Utzi iruzkina: