Berdinetik berdinera
Pentsatu dut ze arraio
goazen behingo etxera
honek edukiko du eta
marratxo batzuk jartzera,
berak ze arin dioen
ohartzera ohartzera,
itxaron ezazu pixkat
prestatu behar dut zera.
Etxea ondo prstatuta
daukat neskato gainera
zuk ezagutuko duzu
nik daukat kriston bainera,
horregatik egin zazu
salto uretara aurrera
behingoz arituko gara
berdinetik berdinera
Unai Iturriaga
Iruzkinak
marierrauzkin 2008-03-15 15:56 #1

Pentsatu dut ze arraio,

goazen behingoz gazteluko dantzaldira,

dirdir egiten duen soineko zuri batekin,

kristalezko zapatekin. Eta pentsatu dut

ze arraio,

esango diot printzeari maite

dudala, beti maite izan

dudala.

Pentsatu dut ze arraio,

izan nadin kristalezko batekoagatik,

zapaten pare.

Baina, gaueko hamabiak zazpi minutu gutxiagotan,

pentsatu du nire maitagarriak:

ze arraio, nekatu naiz

lan honetaz,

nekatu naiz

antzerki honetaz.

Eta soinekoa desegin egin zait,

zapatak plastikozko bihurtu.

Gaueko hamabiak baino lehen.

(Berdinetik berdinera goazelako)

Utzi iruzkina: