Polo Soberanista versus Polo de Fresa
Euskal Herriak bizi duen normaltasun politikoa jasangaitza egiten zaio asko eta askori. Tamalez, urteetan bizitu izan dugun tentsio politikoak abertzaletasunaren atzerapausu nabarmena ekarri du, izan ere, herritarren gehiengo zabal bat nazka nazka eginda dago azken hamarkadetako lelo berdinak entzuteaz.
Errudun nagusia bilatzen badugu, abertzaleon ikuspegitik, ezin da Espainia edota Frantzia direla esatera mugatu. Errua nagusiki abertzaleok dugu, normaltasunez hartu ditugulako, eta gaur egun oraindik normaltzat hartzen jarraitzen dugulako batere normala ez dena.
Orain sakontasunetan sartzea benetan zaila egiten zaigu guri behintzat, baina egunotan irakurtzen ari garenak kezka sortu digu. ETA-ren inguruan mugitzen diren sateliteak benetan kezkagarriak dira. Baina kezka sortzen digutela esaten dugunean ez gara ari, inolaz ere, abertzalea ez den ikuspegia erabiltzen. Inolaz ere ez, espainiar edota frantses sentitzen den edonork onartuko du abertzaleon atzerakada maila guztietan gauzatzen ari dela: hauteskundeetan, gizartean, kulturan,...eta orain, kezkagarria dena, maila sinbolikoan ere bai.
Euskal Herria-Euskadi polemikarena txiki geratuko da ENAM-eko estrategek buruan dutena zuzen zuzenean plazaratzen badute: Ez gara euskotarrak, politikoki nafarrak baizik. Oraindik ez dira ausartu ikurriñaren kontra jotzera, baina hori ere etorriko da. Orain EAJ-ren "diktadura" (EAJ-ri euskal PRI deitzea gustatzen zaie euskal Pol-Pot hauei) aitzakia hartuta, Euskadi eraso dute. PP-PSOE eta frantsesek zalantzan jartzen ez duten hitzaren kontra jo dute. Eta nire galdera da, zer da inportanteagoa, izena ala izana? Eta selekzioa 1936tik Euskadi bada (Euzkadi lehenik), zertara dator orain honekin gerra egitea? Borroka ez al zen onarpen ofiziala izatea? Inportanteena ez da katua txuria ala beltza izatea, xaguak ehizatzea baizik, ala ez?
Baina ahu ez da bere horretan amaituko. Ikurriñari ere iritsiko zaio bere ordua, PP-PSOE-koek Gernikako Arbola ereserkia ofizialdu nahi duten bitartean -egia da EAEko himnoa ez dela ikurriñak izan duen kontsentsua lortzeko gai izan-, abertzale deitzen diren horiek Arrano Beltza (nik dakidala Ezker Abertzalearen ikur moduan sortu zena) eta Nafarroako bandera (ez ofiziala, baizik eta bandera "ikurriñatizatua", eta beraz, hau ere inbento hutsa) erabiliko dute abertzaleon arteko zatiketari eusteko.
Urperatzen ari den itsasontzia da ETA, baina ez da ixil ixilik urperatuko. Ni amiltzen banaiz, amil dadila nirekin batera mundua! Euskal Mitologiako agure jentilak hartu zuen erabaki berbera: "Kixmi jaio da, gureak egin du, goazen danok amildegitik behera geure buruaz beste egitera".
Eta horrelako ekimenek badute estalinismoak erabili ei dituen "tonto erabilgarriak", iraultzaren zerbitzura, euskal Pol Pot-en zerbitzura: Maltzagako Mahaia, Euskaria Fundazioaren inguruan sortua. Eta zer esaten dute hauek? Polo Soberanista bat sortu behar dela, EAJ eta EB gabe, Zutik eta Batzarre gabe, eta akaso NaBairik gabe.
Lizarra Garazi aldarrikatzen dute, baina prozesu horren porrotaren erruak banatzen dituzte denen artean, ekidistantzia faltsu baten karetapean. Zera diote "Hacia un Polo Soberanista" prentsa oharrean:
El torbellino político se ha acelerado en las últimas semanas. La prohibición de celebrar una Consulta Popular y la obediencia a pies juntillas a la citada disposición legal, así como el fin del Proceso de Loiola, son hechos indicativos de que nos encontramos en el fin de un ciclo político.
Ados, ziklo politiko baten amaieraren aurrean gaude: Ezker Abertzale Ofizialaren ziklo politikoa amaitzear dago, abangoardia militarraren porrota izkuta ezina bihurtzen ari delako. Ilusiorik, aterabiderik, etorkizunik eta proiekturik ez duen ENAM-aren likidazio prozesua abian jarri da, eta ikusteko dago LAB sindikatuak edota Gara egunkariak bizirauterik dutenik. Biolentzia politikoaren noraezeari gehitu behar zaio EAE-ANV eta EHAK-ek erakundeetan daramaten egunerokotasun iluna, kudeaketa pobrea udaletan, milaka botoren ordezkaritza benetan ahula eta kontraesanez betea,... Porrot militarra eta porrot politikoari ilegalizazioak dakarren ostrazismoa gehitzen badiogu, etorkizun iluna ikusten diogu ENAM-i.
Esaten duguna beraiek bertan onartzen dute: Los viejos planteamientos y posicionamientos políticos están a punto de cambiar. La actual situación no da más de sí.. El recorrido de las recetas “tradicionales” está agotado: el del estatutismo y el de la lucha armada, entre otros.
Baina era berean, kontsultaren porrota goraipatzen hasi dute idatzia. Poztuko balira bezela, baina azken urteotan eman den aurrerapausu handienetakoa da kontsultarena. Oinarriak jarri ditugu, bere garaian autonomiaren bidean jarri ziren bestelako oinarren pareko aurrerapausua da!
Tenemos el convencimiento de que quienes conformamos este pueblo tenemos la suficiente fuerza y vigor para poner en marcha un Proceso liberador y participativo que nos llevará a la soberanía.
"Proceso liberador" hori martxan jartzeko herritarrak izan behar dituzu zure atzean, eta gaur egun hori ez dago. Partehartzea aldarrikatzen duten hauek ahazten dituzte hauteskundeetako emaitzak, emaitza tematiak: hiritarren gehiengoak marko hau ontzat ematen du. Aldatzeko lan egin nahi dugunok, argi dugu borroka armatua soberan dagoela, Espainiaren morroi egiten gaituen biolentzia da ETA-rena.
Ha llegado el momento. Es vital movilizar un trabajo mancomunado que vaya más allá de la contienda electoral. Es preciso organizar ese colectivo que hemos convenido en denominar “Polo Soberanista”.
Eta hala bada, zergatik duzue hainbesteko presa hauteskundeak datozela eta? Itxaron ditzagun emaitzak, eta has gaitezen oinarritik lanean, zuen zuzendaritzako asko ezagutzen ditugu eta benetan protagonismoa herriari eman beharrean, beldur gara ez ote duten beraien protagonismoa soilik bultzatu nahi. Eta ez gara hasiko izenak ematen, Euskaria nahiz Maltzagakoen izen abizenak irakurtzera gonbidatzen dugu edonor, komentzimendua izan dezan.
La Fundación Euskaria desea incidir en su disposición a profundizar en el trabajo con aquellos grupos que aboguen sinceramente por esa iniciativa, es decir, con ese grupo social plural que llevará a la práctica la “hoja de ruta” de la soberanía.
Hau berria al da ba? beste alderdi bat sortzera datozela esan nahi dute? Ongi etorriak, baina botoa zatitua dagoela jakin beharko lukete, ez diet etorkizun handigirik ikusten.
Hace 10 años, en Lizarra-Garazi, en cuanto las fuerzas abertzales vimos que teníamos fuerza suficiente como para crear por cauces democráticos un nuevo modelo jurídico-político soberano, tanto el nacionalismo español como el francés (UPN-PP-PSOE-PSF-UDF) pusieron en marcha una estrategia política unitaria. Utilizaron todos los medios a su alcance para hacer desaparecer de los libros de historia la fotografía de Lizarra. El empuje de esta ofensiva se llevó por delante a varios de los grupos que estuvieron zen aquel acuerdo transversal.
Horixe ba, ez zen abertzaleen arteko akordio soila izan. Hasiera batean, CDN eta Nafarroako IU ere bazeuden, aizu!! Eta PP-PSOE-PSF-UDF aurka aritu ziren bai, baina eskubidea zuten politikoki onartzen ez zutenari aurre egiteko. Horri demokrazia esaten zaio.
Afortunadamente, a los ciudadanos no nos falla la memoria y sabemos que está en nuestras manos encender el fuego de la esperanza nacida hace diez años y que ellos contribuyeron a apagar.
Nire sua itzali zuena izan zen ETA-ren su etenaren haustea, langile mordoa hilez gainera (gogoratu Martuteneko bonba, mesedez)Padaniako zirkoaren moduko hauteskunde fantasmen aldarrikapena EH-ren aldetik, eta Arnaldo Otegik botatako alprojakeria: "berdin dio Mayor Orejak edo Ibarretxek irabaztea". Horrek amaitu zuen prozesuarekin, ETA-ren militarismo estalinistak ("Mayor Oreja tenía razón, era una tregua trampa. Una trampa para los Estados francés y español", Garan idatzia), eta Ezker Abertzalearen koldarkeriak (Otegiren ausardia falta besteak beste, egun horietako prentsaurrekoetan bere aurpegia poema bat zen!!!). Gure oroimenak beraz ez dira berberak izango!
Ya es momento de disponer de una estrategia nacional vasca que haga frente a la estrategia conjunta de los nacionalismos español y francés. Los intereses de nuestro pueblo han de prevalecer sobre los intereses de grupo. Ha de prevalecer un interés político que esté por encima de los intereses personales de quienes han convertido la política en una profesión.
Ezagutzen ditut hau bultzatzen duten batzuk, eta politikan hasi bezain pronto liberazioak esaktzen hasi zirenak, beraientzat eta beren lagunentzat. Gauza bera egingo duzue txiringito berri honetan?
Los Estados niegan a los ciudadanos vascos la democracia.
Ez da guztiz egia, demokraziak akatsak izango ditu, baina gaur egun dugun oztopo handiena ETA delako. Gutxienez horrek aitzakia eta legitimidadea ematen die euskal gizartearen aurrean. Beraz, ETA jubilatu zaitez.
Para poder recuperar el derecho a tomar la palabra que nos arrebataron, los políticos vascos han de poner el citado objetivo en el eje de sus actuaciones. Si así lo hacen, los ciudadanos les ayudaremos; y, si no lo hacen, el precipicio que separa a ciudadanos y dirigentes políticos se hará aún más grande.
Eta hau gazteleraz: No más grande que el precipicio que a vosotros os separa de la realidad vasca de hoy en día. Así que yo me quedo con el Polo de Fresa.
Bueno, ba hau dena esan beharra neukan, eta tira, EA-koak joko honetan eroriko balira, graziosoa izango litzake ikustea hau sinatzen duten batzuk EA-rekin kanpaina egiten... Hauen ahotik entzun genituenak entzunda. Baina hori beste istorio bat da, eta izango dugu astia gaian sakontzeko.
Hurrenarte!
Iruzkinak
Jonlabeko 2008-11-22 11:08 #1
Ni ere Polo de Fresarekin geratzen naiz. Hauek ez dira konturatzen gero ta abertzale gutxiago gaudela? Ez dira konturatzen ETA problema nagusia dela? Nazkatuta gaude, beti hitz berdiñak ta jarrera bera, ez ote dago irtenbiderik? ETA-k HB-ri utzi behar dio politika egiten. EA? Ba EA-k HBren jarrera kopiatuko du. Betikolez ta betirako antza.<br><br>Agur! <br>
Utzi iruzkina: