EA amildegira: Pantxike eta Erroberto
Kaixo,
Nire izena Erroberto Ziarreta da. Pantxike Arronizekin egon nitzan atzo. EA-ko militante fidela da, Garaikoetxearen agindupean Jentilen agureak Kixmi jaio zela eta amiltzeko agindua eman zuenean bezela, bere buruaz beste egiteko prest dagoen horietakoa. Ni berriz, aspaldi EA-ren zentzugabekeriaz jabetu zen hiritar soila.
Hasarre dago Pantxike, baina fedea ez du galdu. Hauteskunde hauek ez omen dira hautesleek emandako bozka libreen ondorio, baizik eta polarizazioaren erruz sorturiko argazki faltsua.
-"Zaude ixilik, Pantxike, demokrazian sinisten duzunik ezin esan dezakezu argudio hori erabiliz".
-"Hala da, nire ustez"-dio temati-."Ez hori bakarrik, antza PNV-k Galdos eta kritikoak erabili ditu kanpaina zapuzteko"-2001ean Otegik eta Orejak esan bezala: gizarteak ez du mezua ulertu, edo ez zegoen prest. Antza, Pantxikek dion moduan: EAJgandik lehenago bereizi behar ginen.
-"Nik dakidala, Pantxike, kritikoak kanpainan ixilik egon dira... zerrendetatik eta kanpainatik zuek aldendu dituzue".
Pantxikek dio ezin dela EA bozka kopuru aldetik gehiago jeitsi.
-"Tira, Pantxike, zentzuduna izan zaitez, beti jeitsi leike gehiago desagertzera bidean doan alderdia izanik EA"- Baina ni EA-ko rebotatu bat omen naizenez, nire iritzia ez da independientea (kuriosoa, EA-ren kanpainako leloa).
Pantxikeren amets gaiztoa da Aralar, PNVren agindupean boikot informatiboa egin baitiote Diario Vascok, Noticiasek eta EITBk EAri Aralarren mesedetan. Baina frogarik ez dauka Pantxikek.
Unai Ziarreta sekula izan duten lehendakari onena, zintzoena,... Garaiko kenduta, noski. Ez omen du kargua utzi behar, Pantxikek dioenez, ez da bere errua. Geratu beharko litzake alderdiak bere bozkak laster berreskuratuko baititu. Aralar fenomeno mediatikoa delako.
-"Ikusiko dugu munizipaletan"-dio fanatikoen seguridade beldurgarri horrekin-.
Pantxikek ez du aztertu nahi zergatik izan den Bizkaia EA-k zigor esanguratsuena izan duen herrialdea... Prentsaren errua delako.EAJ, Aralar, Galdos, ETA,...denak errudun. Baina espazioa hor dauka duela 20 urte baino gehiago EA-k. Aralarrekoek azken momentuan etorrita kendu nahi dioten espazioa.
Pantxikek galdetzen du:
-"Baina, Erroberto, nondik atera du kanpainarako dirua Aralarrek?"
EAJ-k eman omen dio eta. Batasunak ematen dituen argudio berberak erabiltzen dituela esan arren, Pantxike temati jartzen da. Aralarrek dirua nondik atera duen galdezka:
-"Pantxike, ez al zara konturatzen DV eta Noticiasen iragarki gehien jarri dituen alderdia EA dela?"
-Pantxikek dio-"Herri askotan ikusi ditut Aralarren kartelak paneletan".
-"Militantzia gutxi duelako Aralarrek, Pantxike, baina militanteak dira azken finean eta ez alderdia lanbide egin duten alper koadrila".
-"Baina,... Eta dirua? Nondik atera dute?"-temati jarri da-.
-"Tira Pantxike, badakizu zenbat kobratzen duen EA-ko batek alderditik?"
-"Noski, %90-dio segurtasun osoz-. Hori da estatutuetan jartzen duena behintzat".
-"Ez Pantxike, batzutan %100. Horregatik zu bezalako fededunen kolkora ogibidea politikan aurkitu duen asko eta asko dago erakundeetan. Desobedientziaz, ezkerreko bideari eutsi eta EAJ alderatzearen aldeko diskurtsoak hilean 4.000 eurotik gora kobratzen duen zinegotzi asko dago Euskal Herrian. Polo Soberanistaren bandera erabili eta 300 mila inguruko alderdi izan amesten duen handiki asko, 4.000 euro beharrean 8.000 jaso nahi dituen alperrontzi asko, Pantxike, zinez,...Eta nik ezagutzen ditudan aralarkideak, buruzagiak izanik ere, Tolosako EA-ko zinegotzi batek kobratzen duena baino askozaz gutxiago kobratzen du. Atera kontu, neska".
Duda-muda, zer esanik jakin gabe geratu da. Ixilik, entzundakoa barneratu ezinik. Begiratu nau, zeru garbian dagoen izar diztiratsu bat bilatzen balego bezela, eta gaineratu duen gauza bakarra izan da:
-"Ba hori da arazoa..."-eta goibeltasuna ezin izkutatu, agurtu eta kalean barna aldendu da niregandik-.
Iruzkinak
Ipuinaren 2. atala 2009-04-03 09:18 #1
-baina Erroberto, ez al da egia Aralarrek bi pertsona kontratatu dituela kartel eta propaganda guztia Gipuzkoatik (gutxienez) barrena zabaltzeko? - galdetzen du hirugarren batek- Ez al da egia Aintzane Ezenarroren kanpainako ordutegian, egun guztietan, 9.00 ohetik altxa eta 18.00tan eguna bukatutzat ematen zela?
-ez nago bada ziur -dio errobertok. -eta jaso dituzuen bozkak HBtik etorri direla? -itauntzen du, berriro, handik pasatzen zenak.
-hori ere ez dakit -dio.
-Baina erroberto, dena zenekiela pentsatzen nuen. Zergatik zeuden 15 polimili elkarrekin hauteskunde egunean aralarreko Ahaldun txartelarekin alde zaharrean?
-A zer lotsa, ez dakit ezta ere.
ipuinzale 2009-04-06 17:26 #2
Bigarren atala askoz interesgarria dela deritzot.
Egia esanez, Erroberto ezer gutxi daki baina imaginazio handiko gizona da :)
Erroberto 2009-04-06 18:10 #3
Nolakoak zareten EA-koak, Pantxikerekin izandako elkarrizketa ukatzea ere!!! Pantxike, kendu kareta eta onartu hori dena pasa den astelehenean komentatu genuela, neska!!!
Hirugarren batek 2009-04-07 00:29 #4
Nolakoak zareten Aralar-koak, Errobetorekin izandako elkarrizketa ukatzea ere!!! Erroberto, kendu kareta eta onartu hori dena pasa den astelehenean komentatu genuela, mutil!!!
Maripi Ziarreta 2009-04-16 15:45 #5
<P>Errobertoren lehengusina naiz eta izugarria iruitzen zait zuena, Alkartetxean piperrik ere aportatu ez duzuenok nire Errpbertoren aurka hola aritzea,... umemokoak. Erroberto, maite zaitugu, animo!</P>
Utzi iruzkina: