OSASUNA, MEDIKU SOROSPENAK ETA 25. ALDARRIKAPENA
Gaurkoan osasun munduaren inguruan hitz egingo dugu; izan ere, atzo asko harritu eta tristatu gintuen berri bat entzun genuen. Trebiño Burgoseko probintzian dagoen euskal irlatxo bat da, Burgosetik eta Gasteizetik distantzi berera dagoena hain zuzen ere. Berria hurrengo hau izan zen, Trebiñoko 3 urteko haurtxo bat hil zela txagorritxon, barizelak jota. Umeak barizela gaixoaren konplikazioak bizi izan zituen, nahiz eta gurasoak larrialdietara joan haurrarekin, bertatik etxera bidali zituzten berriz ere. Baina gauean, haurrak okerrera egitean, 112 larrialdi telefonora deitzean anbulantziaren beharrizana azalduz, erantzuna Miranda de Ebroko anbulantziari deitu behar zietela izan zen. Gurasoak azkenean haurra beraiek eramatea erabaki zuten, baina haurra ez zen bizirik heldu ospitalera. Hemen uzten dizuegu berriaren link-a:
http://www.eitb.com/es/videos/detalle/2093608/video-investigacion-muerte-nina-trevino/
Taldean gaia komentatu ostean honi buruz idaztea erabaki genuen, galdera bat egiten baitiogu gure buruari: Ez ahal du pertsona orok bizimodu egokia izateko eskubidea, eta kasu honetan bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko dien eskubidea, batez ere mediku sorospena beste batzuen artean? Non geratu da GIZA eskubide hau?
Gure ustez larrialdi egoeretan, lurraldeak edota osasun murrizketak alde batera geratu beharko lirateke. Izan ere, pertsonen bizitza da jokoan dagoena; kasu zehatz honetan, 3 urteko haurtxo baten bizitza. Badakigu, bizi dugun krisi egoera honen ondorioz, Osasun Publikoan 7.000 miloi euro aurrezteko murrizketak egin dituztela. Baina noraino heldu daitezke murrizketa hauek? Osasun publikoko zerrendak amaigabeak dira, eta espezialista bat ikusteko 6 hilabeteko itxaronaldiak egin behar dira. Eta gainera, boterean daudenei entzun behar diegu mediku sorospen eskubidea bermatua dugula. Ados ahal zaudete? Gu oso argi dugu ezetz.
Bestalde etorkinen kasua ere aipatu behar genuke, izan ere, guk askotan zailtasunak baditugu osasun publikoan, beraiek askoz gehiago. Batez ere legea aldatu zutenetik, erroldatzeko unean osasun zerbitzuak erabiltzeko zenbait baldintza betetzea eskatzen diete. Baina … atzerritarrak ez ahal dira gizakiak? Eta giza eskubideak ez ahal dituzte gizaki guztien eskubideak bermatu behar? Gure ustez, teoria oso polita eta legezkoa da, baina teoria eta praktika ez datoz bat inondik inora ere.
Iruzkinak
ULuaces 2014-03-21 16:27 #1

Kaixo neskak,

nire ustez egia osoa duzue, teoria eta praktika ez datozte bat inondik ere ez. Eta guztiz lotsagarria da haur horrekin gertatukakoa. Osasuna izatea eskubide bat da, eta nire ustetan, leku guztietan murriztu daiteke hezkuntzan eta osasunean izan ezin. Izan ere, horrelako kasuak gertatzen direnean, osasun zerbitzu on batzuk edukitzea guztiz beharrezkoa da. Oso ondo hari zarete blogan holako kasuak eskegitzen, jarraitu horrela neskak!

Agur bero bat

Amaia Eiguren 2014-03-22 19:08 #2

Kaixo lagunok,

Aste honetan gertatutako albiste negargarri bat komentatzen duzue, izan ere albiste honek hainbat iritzi eta eztabaida mahi-gainean jarri ditu. Nola jolastu daiteke pertsonen osasunarekin horrela? Administrazio batzuk besteei pasatzen dizkie pilota inork ez du nahi ume baten hiltzearen pisua jaso. Murrizketei botatzen diote errua baina murrizketa horiek ez dute inola ere justifikatzen gertatutakoa. Politikariak beti politikari, hitzak eta hitzak hori besterik ez dugu entzuten baina nahi dutenentzako badute ba dirua. Nire ustez osasunarekin ez da jolastu behar, justifika ezina da gertatutakoa.

Amaia Eiguren

Asier Gonzalez 2014-03-23 18:54 #3

arrozioi osoa duzuela uste dut, beharrezkoa da osasuna guztiontzat izatea era orokor batean. osasunarako bidea izatea eskubide bat delako eta, horregatik neska honen gertaera asko urduritu zait, guk izan ahal garelako hurrengoak. zorionak blogagatik. agur bero bat!

sara 2014-03-24 15:00 #4
sara 2014-03-24 15:03 #5
Kaixo neskak, oso interesgarria iruditu zait zuen azken sarrera hau, gainera entzunda neukan berria, eta guztiz ados nago zuen iritziarekin. Ondo iruditzen zait gobernuak zenbait arlotan dirua aurreztea, baina osasunean ezin dute egin, honako gauzak ezin dira onartu,edonori gertatu ahal zaio ume horri gertatutakoa, eta ezinbestekoa da profesionalen laguntza izatea bizirik jarraitzeko. Sara Mielgo
Gorane 2014-03-24 16:08 #6

Kaixo neskak!

Aipatzen duzuen albistea entzunda neukan. Egia esan, herri honek daukan egoera kokapenagatik arritzekoa da, eta gainera, beste herri batzuk antzeko egoera sufritzen dute. Ez da bidezkoa, kokapenagatik zonalde batzuk haien zerbitzua ez eskaintzea eta horrelakorik gertatzea. Baina hori ere Bizkaian gertatzen da, adibidez nire herriak ordutegiaren arabera urgentzietakomedikua leku desberdinetakoak tokatzen zaizkio (arratsaldeko lehenengo orduan Arrigorriaga, ondoren Basauri eta azkenik Galdakao) lotsagarria benetan.

Osasunean murrizketak egotea, arazoak sortzen ditu, eta gero eta arazo larriagoak izango ditugu.

Aipatzen duzuen esaldi honekin erabat ados nago: "boterean daudenei entzun behar diegu mediku sorospen eskubidea bermatua dugula. Ados ahal zaudete? Gu oso argi dugu ezetz".

Agur!

Gure Kabia 2014-03-24 22:16 #7

Kaixo lagunok!

Lehenik eta behin eskerrik asko guztioi gure blogean zuen iritzi eta ekarpenak elkarbanatzearren.

Asier, esan duzun bezala osasun eskubidea guztiok izan beharko genuke bermatua, biharko egunean gutako edonorri gertatu ahal zaigulako berdina. Baina honelako kasuekin konturatzen gara, Udane eta Sarak aipatu diguten murrizketen edota Goranek aipatu duen kokapen arazoen ondorioz, eskubide hau ez dagoela guztiz bermatua. Gertatutakoa gertatu ondoren gainera, Amaiak esan duen bezala administrazioak pilota pasatuz ari dira, inork gertaera onartezin honen ardura bereganatu ezean. Denok bat gatoz lotsagarri eta onartezin bezala deskribatuz egoera hau.

Eskerrik asko guztioi berriz ere zuen ekarpen eta iritzi interesgarri hauek gehitzearren, eta hurrengoan ere nahi duzuena idaztera eta elkarbanatzera gonbidatzen zaituztegu.

Esku2deak 2 eskurentzat?

maite lopez 2014-03-25 12:15 #8

Kaixo!!
oso egokia iruditu zait jarritako albistea negargarri honek, giza eskubideekin bat datorrelako.

Hasieratik esan duzuenarekin guztiz ados nago, teoria eta praktika ez datozelako bat, eta inportanteena gizakiaren osasuna delako. Horregatik ez dut ulertzen zergatik gobernuak arlo inportanteenetan murrizketak egiten dituen.

Bueno, aipatutako albiste hau hainbat eztabaida jartzen ditu airean.

Zorionak egindako blogagatik!!

Julen Amor 2014-03-25 16:56 #9

kaixo lagunok!!

Oso interesgarria eta egokia iruditu zait jarri duzuen albistea. Asier komentatu duen bezala, osasun eskubidea guztiok izan beharko genuke era orokor batean. Beste alde batetik ados nago zuen iritziarekin, osasunean ezin da murrizketa egotea, gure bizitza da jokoan dagoena.

Agur!

Irati 2014-03-25 17:37 #10

Kaixo neskak!

Berri hau entzunda neukan eta zuekin guztiz ados nagoela esan beharra daukat. Argi dago estatuak egiten dituen murrizketa batzuk beharrezkoak direla, baina uste dut hezkuntzan eta batez ere osasunean egiten diren murrizketa horiek gehiegizkoak direla. Osasunaren eskubidea guztiok izan behar dugu, baita etorkinek ere. Arlo honetan ematen ari diren murrizketa hauek gero eta arazo gehiago dakartzate, honen antzerako beste hainbat berri txar. Baina estatua ez bada gauza hauetaz konturatzen edo ez ikusiarena egiten badu, nor izango da gai egoera hau aldatzeko?

Lan bikaina neskak, zorionak blogagatik.

karmele 2014-03-26 10:03 #11

Blogaren sarrera honetan alde batera utzi nahi nuke 3 urteko umearen heriotza, oso gai serioa iruditzen zaidalako eta ez dakidalako nahikoa informaziorik dudan.

Gustatuko litzaidake galdetzea bai blogeko egilei zein post honetan parte hartu duenei zein den beraien proposamena honelako egoerei aurre egiteko: murrizketei stop? Horrela bada, estatuak nondik aterako du dirua? Izan ere estatuek orain diru gutxiago dute, horregatik igo dira zergak. Dirua nondik atera? Nondik kendu hezkuntzan eta osasunean jartzeko? Ala... aldaketa politiko eta ekonomiko sakonagoak planteatzen dituzue?

Gure Kabia 2014-03-27 11:19 #12

Kaixo lagunok!

Berriz ere milesker guztioi zuen iritziak gurekin elkarbanatzearren.

Bestalde, oso interesgarria iruditzen zaigu Karmelek sortutako eztabaida hau. Lehenik eta behin guztiok dakizuenez, gu ez ara ekonomian edota politikan adituak, eta gure iritziak ematen ditugu bizi ditugun egoeren arabera.

Bizi dugun krisi egoera honen aurrean gure iritziz, lehenengo pausua ustelkerian ibili diren politikari eta bankari guztiak merezitako zigorra jasotzea litzateke. Ez baikaude prest krisi egoera honen ondorioak gu ordaintzen, sortu daudenak kalean ezer gertatu ez balitz bezala dauden bitartean. Bestalde badakigu murrizketak ezinbestekoak direla, baina zergatik murriztu osasun edo hezkuntzan beste alor batzuetan ezik? 2011kako datuak aztertuz, osasunean %13,7a eta hezkuntzan %21,2a murriztu zen, defentsan %8,8a bakarrik murriztu zen bitartean. Zergatik ez dute murrizten etxe errealaren aurrekontua? Zergatik ez dute murrizten kotxe ofizialak kenduz? Edota turista txartelekin bidaiatuz? Zergatik kongresuan bazkaltzea merkeagoa da eskola publiko batean baino? Beraz, murrizketak egin bai, baina beste alor batzuetan.

Beste gauza bat ere gaineratu nahi genuke. Zergatik oposaketak egiteko edota gure kasuan zehatzago, hezitzaile izateko titulazio bat eskatzen digute, eta politikari izateko ez dute ezer behar? Nola izan daiteke informatikari bat garraiobideen eta obra publikoen arduradun izatea? Uste dugu politikariek ere prestaketa zehatza beharko luketela, ez baitzaigu iruditzen herrialde bat gidatzea edozer gauza denik. Beraz uste dugu guzti hau berehala arautu beharko litzakeela, herriaren alde ganoraz lan egin ahal izateko.

Guztioi gonbidatzen zaituztegu eztabaida honetan parte hartzera, pil-pilean dagoen gai bat baita, eta guztiongan baitu eragina.

Eskerrik asko!!!

Esku2deak 2 eskurentzat?

Utzi iruzkina: