LEGEAK ONGIZATEA BERMATU BEHAR DU, BAINA ERREALITATEA ZEIN DA?
Hego Euskal Herrian, egunean zortzi familia geratzen dira etxerik gabe gutxi gora behera. Ondorioz, EAEko 8.000 familia ari dira horrelako egoera bat bizitzen, hipoteka ordaindu ezinagatik.
Probintzia mailan, EITB komunikabidearen arabera, auzitegiek Bizkaian eta Araban agindu dituzte etxe kaleratze gehienak: Bizkaian 687 eta Araban 201. Gipuzkoan eta Nafarroan berriz, 155na.
Egoera honen aurrean, diputatuen kongresuko ekonomia batzordeak etxe-gabetzeen legea onartu dute Kongresuan, eta PPren nagusitasunari esker, beraien botoekin bakarrik nahikoa izan da legea aurrera eramateko. Lege honek, hipoteka zor dutenak “babestekotan”, zorra berregituratzeko eta gizarte alokairua sustatzeko legea da, eta etxe gabetzeen kontrako neurriak biltzeko ahalegina da.
Baina hau horrela da? Pertsona orok bizimodu egokia izateko bai berarentzat baita bere familiarentzat ere, ongizatea bermatzen behar duen eskubidea betetzen du?
Gure ustez, bizi garen sistema kapitalista honen ondorioz, etxebizitza duinerako herritar orok dugun eskubidea, finantza erakundeen esku geratzen da. Nahiz eta lege berriak etxe-gabetzeak gelditzeko asmoa izan urte biko epean, zer gertatzen da jada etxetik kaleratu dituzten familiekin, edota epe hau igarotakoan kaleratuko dituztenekin? Lege honek, hipoteka ordaindu ezin duten pertsonen arazoa atzeratzeaz gain, legearen aurretik eta ostean egoera honetan egongo diren pertsonen ongizatea ez du inola ere bermatzen.
Aipatu beharra dugu, Jaurlaritzak egoera honen aurrean kaleratzeak ekiditeko bitartekaritza zerbitzua jarri duela martxan (Hipotekarekin arazoak dituztenen eta banketxeen arteko bitartekari lanak egiteko). Horretaz gain, badaude Kaleratzeak Stop (kaleratzeak ekiditeko herri egitasmo legegile bat sustatu nahi duena) edo Kaltetudunen elkarteak ere.
Guk, horrelako egoera bat bizitzeko zorian dauden pertsonei, elkarte hauekin harremanetan jartzea aholkatuko genieke. Hipotekaren baldintzak berrikusi, zorra etxea emanez ordaintzea edo etxe bizitza saltzea bezalako aholkuak eta bideak erakusten baitituzte.
Beraz, zuen ustetan baiezta dezakegu etxebizitza duina izateko eskubidea bermatuta dugula?
Iruzkinak
Jon Maguregi Luzan 2014-03-23 14:41 #1

Kaixo Lagunok,

"Esku2deak 2 Eskuentzat?" izenpean sortu duzuen blog honetako argitalpen honek gaur egungo gizarte honetan edonork bizi dezakeen egoera primeran azaltzen duzue, datu eta informazio-iturri errealak erabiliz eta hauek modu argi eta ulergarrian txertatuz.

Post honen amaieran egiten duzuen hausnarketarekin erabat ados nago, herritar guztiok esparru ezberdinetan hainbat eskubide ditugula esaten diguten arren errealitatean aplikatzerako orduan gutxi batzuen nahi eta interesetan oinarritzen den sistema zentzugabe baten menpe gaudela ikus daiteke, gure "eskubideak" erabat deusezten dituena.

Primerako bloga! Ondo segi!

Gure Kabia 2014-03-24 21:55 #2

Kaixo Jon!

Lehenik eta behin milesker gure blog honetan zure iritzia uztearren. Esan duzun bezala, gaur egun uneoro gertatzen diren egoeretaz hausnartu nahi genuen, arrazoi honegatik aukeratu genuen aldarrikapen hau.

Bestalde, asko pozten gaitu adierazi nahi duguna erraz ulertzen bada, azken batean, hori da gure helburua; edonork gaur egun bizi dugun gizarteari buruzko hausnarketa hauek irakurri, eta beraiei ere egoera hauei buruz pentsatuaraztea.

Beraz, hurrengoan ere zure iritziak eta ekarpenak gurekin elkarbanatzera gonbidatzen zaitugu. Milesker berriz ere.

Esku2deak 2 eskurentzat?

Utzi iruzkina: