Ceuta eta Melillako egoera
Kaixo lagunok!!!
Gaurkoan gai berri batekin gatoz. Gaurkoan Ceuta eta Melillako egoeraz mintzatuko dugu; izan ere, presio migratzaile itzelak jasaten baitabiltza. Azken denboraldian, hainbat etorkin hil dira Espainiar estatura igarotzeko muga gainditu nahirik.
Presio hauek direla eta, Etorkinen sarrera masiboa ekiditeko asmoz legeak aldatzea proposatzen ari dira. Hala ere, Afrikarekiko mugetan legeak etorkin hauen segurtasuna ziurtatzeko eta hauen egoera hobetzeko ezik, mugak eta legeria gogortzea da asmo nagusia.
Lehenik eta behin, etorkinek muga pasatzen saiatu aurretik duten bizimoduaren inguruko bideo bat luzatzen dizuegu, EITBko Teleberrian ikusi genuena.
Espainiako estatuak zehazki, burdinazko hesiak gogortu nahi ditu; hesi hauek muga gainditzen saiatzen direnen gorputzetan izugarrizko zauriak eragiten duten arren, oraindik ere gogorragoak jartzeko asmotan daude. Hemen luzatzen dizuegu beste bideo bat, etorkinen muga gainditzeko saiakera baten, EITBko teleberrikoa baita ere.
Bestalde, baimenik gabe kotxez muga gainditzen saiatu ezkero, guardia zibilak autoa indarrean gelditzeko baimena du. Gainera, mugaren zainketa ere ugaritu egin da, guardia zibilak Ceuta eta Melillako kideei helikoptero bat gehitu baitie; baita 40 bat agente gehiago ere kontrol lanetarako.
Hausnartzen ibili ostean, etorkin guzti hauek guk aukeratutako giza eskubideen 26.aldarrikapena betetzeko asmotan joan nahi dute Espainiar estatura:
Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta baita bere familiari osasuna eta ongizatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.
Muga pasatzea ekiditearren giza eskubideak alde batera geratzen dira? Gure ustez ez lirateke geratu behar, baina horrela izateko ze neurri erabili? Zer proposatzen duzue? Ze iritzi duzue?
Zuen iritzia gurekin elkarbanatzea gustatuko litzaiguke.
Eskerrik asko!
Iruzkinak
Andrea Egozkue 2014-04-01 09:14 #1

Kaixo neskak!

Nire ustez, muga batek ez du inolako garrantzirik giza eskubideak ukatuko direla suposatzen badu eta askoz gutxiago muga zeharkatzeak jendea minduko badu. Muga zeharkatu nahi badute haien egoera hobetzeko da eta hori ukatzen bazaie gutxienez haien herrialdeko egoera hobetzen lagundu beharko zen. Hainbat pertsona saiatzen dira haien familientzat bizimodu egokia lortzen eta hori ez bermatzea eskubide bat ukatzea da.

Esan behar dut bideoak esanguratsuak eta interesgarriak direla, jorratu duzuen gaia bezala, post berrien zain!

Andrea

Amaia 2014-04-06 18:21 #2
Amaia Goitia 2014-04-06 21:25 #3
Aitana 2014-04-08 14:29 #4

Kaixo!

Gai polemikoa aukeratu duzue, baina blogetan eztabaidatzeko egokienetarikoa.

Tamalez, jendeak ez du mendebaldeko herri batean jaiotzearen zortea baloratzen. Duela gutxi klasean ikusi nituen datuen larritasunak honako hau gogorarazi dit: munduko biztanleriaren %20ak aberastasun osoaren %80aren jabetza dauka. Gure herrian berehala konpondu beharreko arazoak daudela ez dut ukatzen, baina behintzat oinarrizko premiak ase ditzakegu. Hala ere...zaila egiten zait hain geurekoiak garela sinestea.

Beste herrialdetako lurrak ustiatu, hango biztanleria esklabo bihurtu eta negozio maltzur horren kontura aberastu eta gero, erarik bortitzenean gu bezala gizakiak direnei bizitza duin bat izateko aukera ukatzeko bezain ankerrak al gara? Iparraldetik datozenekin ez da ba berdina gertatzen. Zein garrantzitsua den azaleko eta biletetako koloreen argitasuna mundutik zehar bidaiatzean.

Jendeak telebistan gizon afrikar bat denbora luzez Melillako harresira igota ikustean, ez al du ulertzen han goian igarotzen duen denbora kopurua bere desesperazioarekiko proportzionala dela? Nahiago duela saiakeran hiltzea bere herrira bueltatzea baino?

Argi dago, arrazismoa gizakiaren diru-zorroaren barruan ezkutatzen da. Diru-zorroaren barruan gero eta ditu gehiago edukita, orduan eta zailagoa egingo zaio pizti arrazistari kanpora ateratzea.

Amaia Goitia 2014-04-18 12:28 #5
Amaia Goitia 2014-04-21 09:56 #6

Kaixo neskak,

Horrelako albisteek zurrunbiloa sorrarazten didate barrenean, aldiro- aldiro astintzen dutelarik neure barnea zoritxarrez. Honelako heriotzak ia eguneroko kontua dira Europa hegoaldeko mugetan, askoren berri jakin ere ez dakigularik, asko eta asko hedabideetako albistegietara ez baitira iristen.

Harresien beste aldean, milaka gizon- emakume, miseriatik ihesi dabiltza, ihesaldi honetan galtzeko duten bakarra bizia delarik, betiere azken hau galtzeko arriskua dutela badakiten arren, arrisku horretatik igarotzeko prest dihardute.

Politika hauek ez dira inondik inora ere arazoari aurre egiteko egokiak, milaka lagunen heriotza ekarri baitu abian jarri zirenetik.

Gutako bakoitzak eskubide jakin batzuk ditugu, gizaki izateagatik atxiki zaizkigunak alegia, eta alde batetik bestera mugitzea eskubide horietako bat dugu. Beraz, eskubide hau galaraztea ez da bidezkoa, are gutxiago hesi eta zigorrak erabilita gizakien bizia arriskuan jartzen badu. Estatuek legeak ezartzen dituzte baina betiere lege horiek gu guztion eskubideak urratzen ez dituztelarik.

Gure esku dago.....Horma eta harresiak ez ditugu maite

Amaia Goitia

Utzi iruzkina: