ADINDUNEN ESKUBIDEAK?

esku2deak 1456132367059 Esku2deak 2 eskurentzat? | 2014-03-13 12:55
2

Gaur egun bizi dugun egoerak, giza eskubideen 25. Aldarrikapena bermatzen duen aztertzeko asmoarekin gatoz gaurkoan gai berri batekin. Krisi ekonomikoa ate joka hasi zenetik, krisi honen erantzule zuzenak izan diren, eta asko aberastu diren hauek dira neurriak agintzen ari direnak. Ez ahal da kontraesan handia?

Aipatutako neurrien artean, jubilazio adina 65etik 67ra luzatzea, kotizazioa 20 urtetik 25era igotzea, pentsioen zenbatekoa murriztea… daude. Pentsioen kasuan, arazo demografiko bezala saldu nahi digute, adineko pertsona asko dagoela eta gazte gutxi esanez; baina ez gatoz bat honekin inola ere, guk arazo sozial bezela ikusten dugu, hau da, gazte eta heldu asko dagoen arren, prekarioa eta langabea dela. Ondorioz, pentsio sistemaren bideragarritasuna kolokan dago, eta hauen murrizketari ekin diote. Murrizketa hauek %5 eta %17 bitartekoa izango da, egoera ekonomikoa kontuan izanik. Gainera, pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko, langilearen bizitza osoa kontuan hartzea izan liteke.

Argi dagoena zera da, honelako erreforma batek, pentsiodun guztiengan duela eragina. Bidezkoa ahal da bizitza osoan zehar lanean eta etorkizun oparoa izatearen alde hainbeste lan egin dutenen egoera baldintzatzea?

Guzti hau gutxi balitz, osasun arloko errezeten erreforma ere aipatu beharrean gaude. Izan ere, adindun pertsonek, lehen aipatu bezala bizi osoan zehar lan eginez beraientzat eta beraien seme alabentzat etorkizun oparo baten bila, euren izerdiarekin lortutako pentsioak murrizteaz gain, beraien eta hauen familiei osasuna eta ongizatea bermatzeko zailtasunak jartzen ari dira. Kontuan izanik osasun arazo gehienak adindunek izaten dituztela, zer ari da estatua egiten gure aiton amonekin?

Gure ustez, gaurko gizarteak gero eta baliabide gutxiago ditu bizimodu egokia izateko, pertsona eta familiei osasuna eta ongizatea bermatzeko, eta batez ere janaria, jantzia, bizitokia, mediku-sorospena eta gizarte-zerbitzuez gozatzeko; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidearen bermatzea ere.

Noraino onartuko dugu estatuak gure adindunen eztarriko soka estutzea?

Garbiñe Polo

Garbiñe Polo 2014-03-23 12:42 #1

Kaixo neskak!

Lehenengo eta behin zoriondu behar zaituztet zuen blogagatik, egin dituzuen sarrerak oso esanguratsuak direla iruditzen zaidalako.

Sarrerari dagokionez, arrazoi osoa ematen dizuet. Izan ere, zuek esan duzuen moduan, gizarteak baliabide gutxi ditu bizimodu egokia bermatzeko eta, ondorioz, aberatsak gero eta aberatsagoak bihurtzen ari dira, txiroak gero eta txiroago bihurtzen diren bitartean.

Azkenik, zuek adierazitako galderari dagokionez, guztiz onartezina da zahartzaroan bizi kalitate duin bat izateko bizitza osoan zehar lan egin ostean, pentsioengan murrizketak ezartzea. Zahartzaroa, helduaro osoan lan egin eta gero, bizitza modu lasai batean bukatzeko ezinbesteko etapa da eta,  orain, honako hau kentzen ari digute. Badirudi azkenean lan eignez  hil egingo garela!

Gure Kabia

Gure Kabia 2014-03-24 22:04 #2

Aupa Garbiñe!

Eskerrik asko blogen zure iritzia idaztearren. Zuk esan bezala, gauzak horrela jarraitu ezkero, hil arte lanean bukatuko dugu. Sinestezina da helduaro osoa lanean igaro ondoren, eginiko guztia bapatean ezerezean geratzea. Gizarte segurantzaren aldetik ere, gehien behar dutenean (gehienetan zahartzaroan baita osasun arazo gehienak datozen garaia) eginiko guztia deuseztatzea eta lanean ari ziren bitartean ordaindutakoaz gain, berriro ere ordaindu behar izatea.

Ez dakigu egoera hau zenbateraino zaildu dezaketen, baina zuk esan bezala onartezina da.

Milesker berriz ere gure hausnarketaren inguruan idaztearren, eta hurrengoan ere egitera gonbidatzen zaitugu, ekarpen hauek oso interesgarri eta gehigarriak iruditzen baitzaizkigu.

Esku2deak 2 eskurentza?

Utzi iruzkina: