Abesti hau kantatzen dudanetan, nirea ez den ahots bat ateratzen zait.

Etzera nire ametsetako printzesa
baina ez zaude gaizki
etzera izarretara eraman nahi nuen hura
baina galduko gera gauean
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala esaten badizut
baina ez zazu espero nik zu ilargira eramango zaitudanik
baina ez zazu espero nik zu ilargira eramango zaitudanik
Egia esanda ez dago biolin musikarik
txoznetako zarata besterik ez
ez gaude urrez ta zilarrez jantzita
baina musuak gozoak dira
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala esaten badizut
baina ez zazu espero nik zu ilargira eramango zaitudanik
baina ez zazu espero nik zu ilargira eramango zaitudanik
Bihar betiko lekuetan gurutzatzen bagera
ez begiratu lurrera
irrifar iheskor batez agurtuko zaitut
bizitza aurrera doa
Ez zaitut engainatzen maite zaitudala esaten badizut
baina jakin ezazu noizbait ilargira bazoaz han aurkituko nauzula
noizbait ilargira bazoaz han aurkituko nauzula
Mikel Markez
Iruzkinak
Katu! 2012-02-07 16:48 #1
Maddirena ateratzen bazaizu, ez dezu batere gaizki kantauko abestia!!<br />
2012-02-08 10:27 #2
Jartzen diozun ahotsa jarrita ere, abesti hau kantatzea beti izango da seinale ona, ezta??<br />
manu 2012-02-08 10:28 #3
Jartzen diozun ahotsa jarrita ere, abesti hau kantatzea beti izango da seinale ona, ezta??
Utzi iruzkina: