Uztailaren 7,8 eta 9 - AKANPADA - Multinazionalen aurkako borrokaren hasiera baino ez da hau!

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-06-18 15:26

Merkatu librearen munstroak zapalketa grisa dakarrela aspalditik esaten gabiltzan gauza da. eta Ondarrun Eroskik jarri nahi duen merkatal zentruak eragingo dituen suntsiketen aurrean hondokoa adieraztera behartuta ikusten gara:


- Merkatal zentru handiek, herri merkataritzari kolpea eman eta konpetentzia izanik, denda txikien desagertzea dakar. Ondorioz,eroski bihurtzan da menkataritzan lan egiteko esparru bakarra, eta lehen herriaren eskuetan zegoen sektore bat enpresa baten menpean jarriko litzateke. Gainera, landaketa erraldoietako lehengaiak (kanpokoak gehienetan) erabiltzen dituztenez, bertoko baserritarrrei sal-erosketarako aukera kenduko die eta bere menpeko ekoizle izatera behartuko ditu.

- Herriko jardun ekonomikoa gutxitzeak herri bizitza desagerrarazten du. Globalizazioaren eraginez indibidualismoa bultzatzen duten faktore ugari ditugu: mobila, telebista, kotxea... eta prozesu horretan, eroskiren merkatal zentrua eraikitzen ari den mundu gris berri honetako beste zutabe garrantzitsu bezala ikusten dugu. Bertara joan, bertako musika programatua entzunez erosi, eta inorekin hitzegin gabe norbere kotxean etxera bulta egingo duten robotak bihurtu nahi gaituzte!

-Amalurraren suntsiketan ere eroskik paper garrantzitsua du. Izan ere bere ekoizlea diren landaketa erraldoiek nekazaritza ekologikoari lekua kentzen die. Gainera, produktu guztiak enbasatuta datoz, azoka ereduaren kontra. Eta hori gutxi balitz, kotxe eredua bultzatzen du erosketak oinez egiteko aukera deuseztatuz.

- ...Hauek eta beste mila arrazoi ditugu Eroski bezalako multinazionalei sarrera galarazi eta sabotaia bultzatzeko eta horixe egingo dugu!!!

Eraikitzen ari diren mundu gris honek hainbat zutabe ditu. Garrantzitsuenetarikoa den multinazionalena kolpatuz, koloreek irabaztea lortuko dugu. Kolore horiaz hasiko dugu bidea beraz, koloreen ekaitza jazan dezatela biharko eguna lore berriez haziaraziko dugula ikusi nahi ez duten guztiek Badakigu zaila dela. Badakigu denok garela etxe gris honetako partaide neurri batean. Baina hori ez da sofan geratzeko aitzakia. Eroski jartzen ez uzteko borroka hau, multinazionalen aurkako borrokaren hasiera baino ez da guretzako. Eta puntu eta segidu bat hemendik aurrera bidelagun izatea espero ditugun borroka honetako beste aintzindarientzako. Kontraesanen onarpenetik abiatuz bakarrik lortu daitekela hauek gainditzea. Eta kapitalismoaren zutabeak suntsituz bakarri lortu daitekelako kontraesan gehiagoren menpean ez jaustea. Guzti honengatik ez dugu utziko Eroski egiten. Beraz presta daitezela bulego dotoreetakoak. Gazte sua hasi da giroa berotzen, eta lurrun horia airean da jada. Zuen ke grisa irentsi egin du eta prest da hodei trinkoa zuen gainean euria egiteko:

Uztailaren 7, 8 eta 9an gazteok Ondarroan akanpatuko dugu. Kolore horiz jantziko ditugu gris bihurtu nahi dituzten lurrak. Multinazionalen kontra herri bizitzaren alde, ama naturaren alde kapitalismoaren kontra... Zerua horitzen ari da. Presta daitezela ekaitzerako.

Iturria: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=5708


Utzi iruzkina: