UZTAILAK 7, 8 eta 9 - AKANPADA
EROSKIREN AURKAKO KANPALDIA EGINGO DUTE GAZTEEK UZTAILEAN
Kolore horiz beteko dute Errenteria auzoa. Datorren hileko bigarren asteburuan (uztailak 7, 8 eta 9) herriko gazteek kanpaldia egingo dute Multinazionalei euria egingo die leloagaz Ondarroako Errenteria auzoan. «Multinazionalen kontra, herri bizitzaren alde, ama naturaren alde, kapitalismoaren kontra... zerua horitzen ari da. Kolore horiz jantziko ditugu gris bihurtu nahi dituzten lurrak», azaldu dute antolatzaileek.
«Gure helburu nagusietako bat gazte jendea Eroskik egin dezakeen kalteez kontzientziatzea da. Kanpaldian jaia eta aldarrikapena lotuko ditugu». Besteak beste, 400 lagunentzako lo egiteko lekua prestatuko dute. Egoera zelakoa den aztertzeko mahai inguruak, tailerrak, manifestazioa, ekitaldia eta berbaldiak antolatuko dituzte. Jaiagaz lotuta, berriz, kontzertuak, bertsolariak, Musikherria gunea edo eta umeentzako gunea. «Egitarauko gauza asko lotuta ditugu, baina oraindik hutsune txikiak ditugunez egitarau osoa lotutakoan azalduko dugu zehatz-mehatz zer daukagun».
Antolatuko duten kanpaldirako behar handia dago egiteko. Hori dela-eta herritarren laguntza behar dute. «Herritarren atxikimenduak batzen hasi gara, eta zelan ez, ezelako laguntzarik ez dugu ukatuko». Domeka arratsaldetan batzen dira OGAkoak Gaztetxean, zein edo zeinek lagundu nahi badu bertara joan besterik ez dauka. Den-dena behar den moduan prestatzeko dirua behar dute, eta horregatik datorren zapatuko Antxoa Egunean taloak egin eta salduko dituzte. Kanpaldirako materiala saltzeko gunea, eta elkarretaratzea ere antolatu dituzte.
«Badakigu kontraesan asko dauzkagula. XXI. mendeko gazte belaunaldia gara, kapitalismoak hezi duen belaunaldia. Badakigu ez garela perfektuak, baina kontzientzia apur bat edukitzen hasi garenean borroka hau irabazten hasiak gara. Lehen pausoa ematen ari gara. Izan ere, gutxinaka-gutxinaka kontzientzia hartzen hasiak gara», azaldu dute.
iturria: www.11barri.info
Gazte Asanbladaren oharra: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=5728
Uztailaren 7,8,9an gazteok Ondarroan akanpatuko dugu. Kolore horiz jantziko ditugu gris bihurtu nahi dituzten lurrak. Multinazionalen kontra herri bizitzaren alde, ama naturaren alde kapitalismoaren kontra... Zerua horitzen ari da. Presta daitezela ekaitzerako.
Eta zuen bulego grisetako kristalak apurtuz
haize horia sartzen denean...
Bide berri bat egiten ari da
Lore hori bat jaiotzen hari da
Inoiz baino gehiago, zerua horitzen hari da
Eta laino horiek zuen gainean egingo dute euria!
Uztailaren 7,8,9an multinazionalen kontrako akanpada! EROSKI EZ!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: