Sindikatuek Eroski EZ!

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-03-22 15:36

ELA, LAB eta EHNEk saltoki handiek eragiten dituzten kalteak azaldu dituzte

www.11barri.info tik hartua

TR>

ELAko, LABeko eta EHNEko ordezkariek Eroski eta saltoki handien inguruko agerraldia egin dute Ondarroako Berdura Plazan.

Saltoki handien inguruko iritzia emateko batu ziren atzo hiru sindikatuetako eskualdeko ordezkariak, herriko denda txikietako jabeak eta herritarrak Berdura Plazan. Gaiari helduta, Errenteria auzoan prestatzen hasi diren Eroski saltokia kritikatu zuten, eragin kaltegarri posibleak iragarrita.
Nere Urrestarazu ELA sindikatuko eskualdeko arduradunak hartu zuen hitza lehendabizi hiru sindikatuen izenean. Lehen sektoreari, merkataritzari eta herritarren bizitza sozialari kalte handia egin ahal diola iragarri zuten hiru sindikatuek. Azalera handiko saltokiek harreman ekonomikoak monopolizatzen dituztela azaldu zuen Urrestarazuk, eta lanpostuak eta bizitza soziala apurtu eta kaltetuko dituela Eroskik. «Merkataritza zentro erraldoiek ez diete lekurik uzten bertako elikagaiei, ezta bertako ekoizleei ere. Baserritarren eta arrantzaleen merkaturatze bidean kalte nabarmena eragiten dute, denda txiki asko desagertaraziz». Besterik ere gehitu du horren inguruan, «lehen sektoreak hamar urteotan jasan duen bilakaera negatiboan jauzi bat» ematea suposatuko lukeela gaineratuta.
Ondarroako eta Berriatuko udalek, Bizkaiko Diputazioagaz eta Eusko Jaurlaritzagaz batera, «Berriatua eta Lea-Artibaitik kanpoko interes ekonomikoei erantzuten dien proiektu honi ezetza» eman behar dietela nabarmendu du ELAkoak.

Arrandegiak, kaltetu posibleak


Leo Belaustegi LABeko Arrantza arduraduna kezkatuta azaldu zen arrantza sektorean Eroskik eragin ditzakeen arazoekin. «Eroskik ez du hemengo arrainik erosiko; neurri batean edo bestean kanpotik ekarriko du arraina, eta seguruenik prezio baxuagoan salduko du», zioen. «Badakigu neurri handi baten Eroskik kanpoko arraina saltzen duela. Lehen sektoreari eta Lea-Artibaiko flotari horrek egin ahal dion kaltea handia da».

EHNEren izenean Olate Arrarte teknikaria mintzatu zen Berdura Plazan egindako agerraldian. Eroskik nekazaritzak sortzen dituen lanpostuetan eta sektorean bertan «kalte larriak» eragin ditzakela uste du Arrartek, eta «horrelako saltokiek beste eredu batzuk» inposatzen dituztela. «Horrelako proiektuek beste kontsumo eredu bat bultzatzen dutelako herrien bizitasuna galtzen da», gehitu zuen.

 


Utzi iruzkina: