Eroski barik hobeto, 2009ko ekaina

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2009-06-20 03:03

Ondarroako udal gestorak berriro ekin dio Errenteriako lurretan poligono industrial bat eraikitzeko proiektuari. Bere asmoa, poligonoarekin batera, Eroskiren zentro komertzial erraldoi bat egitea da. Non eta Ondarroak industriarako dauzkan lur bakarretan! Azken finean, ez dakigu poligonoa industria sortzeko den, edo Eroski Ondarroara ekartzeko.

Gure taldea Errenterian poligono industriala egitearen alde dago, zelan ez! Baina poligono horrek herrian dauden enpresak sendotu eta berriak erakarri eta lanpostuak sortzeko izan beharko luke. Ostera, Eroski erraldoi bat ipinita, herriko denda askok itxi egin beharko dute, lanpostu piloa galduko dira eta herriak bizitasuna galduko du. Gainera, Eroskik ekarriko duen kontsumo eredua jasan ezina izango da (kotxearen erabilpena, baserritar eta arrantzaleei prezioak inposatu, publizitate agresiboa...).

Horretaz gain, proiektu honekin aurreikusten da Errenterian orain dauden enpresei euren fabrikak botatzea, espazio txikiagoa ematea eta fabrika berriaren kostu asko eurek ordaintzea. Baina zelan ordainduko dute enpresa hauek euren fabrika berriaren eraikuntza, asko krisiak jota badaude?

Itxura denez, krisi ekonomikoari aurre egiteko Ondarroako udal gestorak daukan plana Errenteriako enpresak kiebrara eramatea eta denda txikietako langileak kaleak uztea da. Horren trukean, galduko direnak baino lanpostu gutxiago eta prekarioagoak sortuko ditu Eroskik.

Geuk ere Errenterian industria modernoa ezartzea nahi dugu, argi daukagulako hori dela lanpostu duinak herrira ekartzeko modu bakarrenetarikoa. Baina horrekin batera, Errenterian eta herrian gaur egun dauden lanpostuak ere babestu eta defendatu behar dira.

Ondarroa bizirik mantentzeko,
industrigunea bai!
Zentro komertzialik ez!
Eroski barik hobeto!


Critican a la gestora por facilitar la implantaciĆ³n de un hipermercado en Renteria


Utzi iruzkina: