Desertua Ondarroako itsasertzean
Argia, 2007ko martxoaren 1a
Euskal Herriko zenbait herritan alarma piztu da. Dendariak oso
arduratuta azaldu dira, saltoki handiak edo hipermerkatuak egiteko
dauden proiektuak ezagututa. Eusko Jaurlaritzak egindako Saltoki
Handien Legearen Berrikuspenak hautsak harrotu ditu gainera. Noraino
luza daiteke hipermerkatu baten itzala? Hori jakiteko hipermerkatua
eraikiko duten herri batera jo dugu, Ondarroara (Bizkaia), eta bertan
garbi esan digute: “Merkataritzarik gabe, bizitzarik gabeko herria
izango da”. Desertua itsasertzean, alegia.
Dena irakurri
“Hiper” eredua
Jose Allende ekonomia aplikatuko katedradunak saltoki handien inguruan idatzitako txosten batean (Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratua) ondorio argigarriak eskaintzen ditu “hiper” ereduaren inguruan: hiri jasangarrien kontrakoa da, enplegua deusezten du eta produktore txikien distribuzio kanalak desegiten ditu, monopolioa sustatuz.dena irakurri
Iruzkinak
Utzi iruzkina: