Dendak itxita!

eroskiez 1456132312393 Zerua horitzen ari da... | 2006-05-25 16:08

Ondarroako Merkataritza Erakusketaren inaugurazioa aprobetxatuko dute gaur dendari txikiek protesta egiteko



Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroako dendari txiki askok eta askok geldialdia egingo dute gaur 11:30etik 13:30era euren etorkizuna bermatzeko asmoagaz. Tartean elkarretaratzea egingo dute.
Gaur zabalduko da Ondarroako Merkataritza Erakusketa, eta inaugurazio ekitaldian erakundeetako ordezkariak egongo dira. Beste batzuen artean Eusko Jaurlaritzakoak. Horien artean, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailekoak. Hori aprobetxatuta protesta bi eroango dituzte aurrera dendari txikiek. Horietatik lehena ordu bian dendak zarratzea izango da, eta bestea, inaugurazio ekitaldian pankarta baten atzean egotea.
«Behin baino gehiagotan pentsatu izan dugu greba egitea, baina, data egoki baten bila genbiltzan. Hala bada, gaurkoa egun aproposa dela deritzogu, eta gure protesta ekintzak aurrera eroango ditugu», azaldu dute. Dendarien eskari nagusia Eusko Jaurlaritzak Eroskiri Errenterian saltoki handia eraikitzeko emandako lizentzia kentzea da. «Horregaz batera, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Agirrek aurrera atera nahi duen dekretua ere salatu nahi dugu. Alde batetik, denda txikien aldeko kanpainak egiten ditu, baina bestetik, merkataritza zentro handiei bidea errazteko dekretuak atera nahian dabil. Agirrek esan eta egiten duena kontraesan handi bat da, eta hori hipokrisia da», salatu dute dendariek.
Establezimenduak zarratuta dauden bitartean informazio kartelak ipiniko dituzte erakusleihoetan. Goiko argazkian ageri dena da horietako bat.


«Errenteriako merkataritza zentroak Ondarroako dendari txikiei ez eze eskualdeko eta Mutrikukoei ere eragingo die. Hori dela eta, guztiok batera gabiltza beharrean eta lortu behar duguna guztion artean lortuko dugu», esan dute.

iturria: http://www.11barri.info/albisteak.php?category_id=14 

200 comercios de Lea Artibai secundan la huelga contra la apertura de una gran superficie   Dos centenares de pequeños y medianos comercios de Lea Artibai cerraron ayer a la mañana, durante dos horas, sus puertas en señal de protesta por el proyecto de construcción del polígono industrial de Ondarroa, donde se contempla la implantación de un hipermercado.

iturria: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/pg060526/prensa/noticias/Costa/200605/26/VIZ-COS-206.html

PROTESTEK JARRAIPEN HANDIA EDUKI DUTE ESKUALDEAN ETA MUTRIKUN

Merkataritza Erakusketaren inagurazioa zela-eta protesta egin zuten Lekeitioko, Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Ondarroako dendari eta komertzio txikiek. Batetik, 11:30etik 13:30era bitartean dendak zarratu zituzten, eta bestetik, elkarretaratzea egin zuten.

Gure dendak, gure herriak Eroski barik hobeto leleogaz dozenaka merkatari txiki batu ziren Itsas Aurreko aparkalekuan. Baina, erakusketaren inaugurazio ofizialik egin ez zenez protestatzeko ekintza Alamedara eroan zuten manifestazio bategaz. Alamedan egon ziren gero 13:30ak arte.

Eroski Barik Hobeto plataformako kideak gustura zeuden ekintzagaz. «Ondarroan 100 gora denda edo komertzio zarratu dira eta eskualdeko eta Mutrikuko dendariek ere antzerako erantzuna eman diote protesta ekintzari. Ondarroak eta gainerako herriek ondo baino hobeto erantzun dute». Hala eta ere, damu ziren agintariak inaugurazio ekitaldira agertu ez zirelako. «Ez dute herriaren aurrean agertu nahi. Ezkutatu egin dira. Zergatik jarrera hori?».
Protestaren berri eman nahian eskuorriak ere banatu zituzten. «Gure herrietako denda eta komertzio txikiak gure kale eta eguneroko bizitza ereduan zelan dauzkagun txertatuta erakutsi nahi dugu. Hori da defendatzen dugun bizimodua. Komertzio txiki, Plaza Berdura eta azoken alde gaude», azpimarratu dute idatzian.

iturria : http://www.11barri.info/albiport.php?izenburua=KRESALETAN%3E%3E%3EMerkataritza+Erakusketa+zabalik&PHPSESSID=6963a29da139e37f895facdcc96dcef0


Utzi iruzkina: