zatoz erromerire!
Aurtengo ihauterietan frogatu nuen lehenengo aldiz gure super ekipoa (Javi nire taldekideak bere erlaxia* baino gehiago maite duena) Mallabiko frontoian, hau da, nire herrian. Lehorreratze zaila izan zen egun hartakoa, baina arriskuak barne, eguna salbatu genuen eta harrezkeroztik beste hainbat tokitan ahal dugunik eta ondoen lehorreratzen saiatu gara uda honetan zehar.Gaur sortzen da guretzako eta zuentzako erlaxiren bloga. Gustatuko zaizuelakoan, ikusiko gara.
*erlaxia: Javi Saizek txisteak kontatzea eragiten duen ondarruko haize berezi bat, itsaso gainean urez eginiko kiribilak sortzen dituena. Esaten da, haize hori dagoenean sortzen diren kiribilen kopuruaren tankerakoa izaten dela egun horretan Javik kontatuko dituen txisteen kopurua ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: