Pertsona eta pertsonaia
Fikziozko kontakizunetan, pertsonaia bakoitzak, duen protagonismo maila edozein dela ere, bere zeregina, misioa, betebeharra dauka, bere lekua: bere ekarpena egiten du, egon behar duelako dago, ez dago soberan, are gutxiago traban.
Errealitatean, horixe nahi dugu geuk ere, geure, misioa, betebeharra eduki, geure lekua. Geure ekarpena egin, egon behar dugulako egon. Baina inoiz ez gaude hori lortu izanaz ziur, beti gaude soberan edo are traban ere egotearen beldur, pelikulan ez agertzearen edo, okerrago, kamera aurretik behar ez denean pasatuta profesionalen lana zapuzten duen espontaneoa izatearen beldur.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: