Megafono merkea

Megafono merkea Ergelkaria | 2026-07-22 11:26

 

Dozenaka langilek egindako manifestazio txiki baten ondoan egokitu nintzen atzo. Gizon bat zihoan denen aurretik, azalpenak ematen megafono batekin. Megafonoa oso eskasa zenez, merkeegia seguru asko, ez dut jakin ahal izan nortzuk ziren eta zer eskatzen zuten. Antikapitalismoaren ezintasunaren metafora argigarria iruditu zait megafono merkearena.


Utzi iruzkina: