Lurra eta lurraldea
Denbora gutxian bi aldiz egin dut topo ideia berarekin:
“Nik nahiago dut lurra hitza erabili, eta ez hainbeste lurraldea. Lurraldeak lurra objektu bihurtzen du, guk diseinatu eta kontrolatutako objektu bat, baina lurrak badirudi izaki bizidun bizi eta konplexu bat seinalatzen duela, eta, beraz, ez da guk kontrolatzen dugun objektu bat, gure bizitzan dagoen indar bat baizik. Indar hori existitu egiten da, eta hizkuntzaz harago eragiten du. (Adania Xibli, Berria, 2024-11-23, Itziar Ugarte Irizarrek egindako elkarrizketa).
“Ez lurra eta ez hizkuntza dira goiko ezerk sortuak, ez ezin goi-aginte edo aginpidek moldatuak. Lurrak ez du guraso ezagunik (gurasoak dituena lurraldea da) eta hizkuntzak ez du jaberik”. (Iñaki Segurola, Sed quia sua, Erein, 2020, 21, or.).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: