TTIPI TTAPA, XALOA, BKT ETA FUTBOL TALDEAK MAGNAREN PUBLIZITEA HARTZEN DUTE.

erdizbizirik 1456132298856 ERDIZ BIZIRIK !! | 2007-03-08 18:29

Badira hilabete zenbait eskualdeko Tipi-ttapa aldizkariak eta Xaloa telebistak Magnaren publizitatea hartzen dutela. Bertze aldetik, Baztango eskubaloi taldeak (BKT) eta futbol taldeak ere, Magna babesle modura hartu dute. Modu horretan, enpresa honek Erdiz xehatzeko duen egitasmoa hedatzen laguntzen dute, enpresa honen irudia garbituz.

 

Beharrezkoa da guzti honi buruzko hausnarketa sakona egitea. Herriko hedabide eta talde hauek herritarren laguntza, harpidetzak, bazkidetzak, publizitatea... eskatzen dute egitasmo hauek iraunarazteko. Baino iduriz, orain, herriko jendeek eskainitako laguntza herritarren kontra bihurtzen ari da, Magnaren proiektu xehatzailean laguntzen baitute. Kontrako aldean, Magnaren dirua ukatu duten taldeak daudela ere erraten ahal dugu, eta doike, hauen jokamodua eskergarria dela.

 

Gauzak horrela, hausnarketak zer ondorio ekarriko zain, garbi dago gertatutakoak mugarri bat jartzen duela, eta geroari buruz, komunikabide eta kirol talde hauei buruzko herritar aunitzen jarrera, ez dela gehiago orain artioko bera izanen.


Utzi iruzkina: