Prentsaurrekoa
PRENTSA AITZINEKOA. ERDIZ ALDEKO BATZARRA. Elizondoko Arizkunenea. 2007ko martxoaren 19, iluntzeko 8etan emandakoa.
Azken aldi hontan Magnak Erdizko parajean harrobia egiteko duen egitasmoaren inguruan solas aunitz egin da. Karriketak jendearen artean kezka da nagusi eta Baztango udalak bere jarrera publikoki ez agertzeak ez du batere laguntzen bantandarrok dugun ezinegona baretzen.
Erdizko Batzarrearen aldetik harrobiaren proiektua bertan behera gelditzeko arrazoiak gizarteareatzearekin batera, Baztango hamabortz herrietan batzar informatiboak egin ditugu, herritarrak informatu eta beren kezken berri jakiteko. Batzarrak arras partizipatiboak izan dira eta honen inguruan irakurketa arras positiboa egiten dugu borroka honetan herriaren iritzia balio haundie daukalako guretzat. Bitartean baztandarroko Magnaren bertze trikimailu salagarri baten testigu izan gara. Gure etxeetara iritsi den Magnaren propaganda hain zuzen ere. Horren arabera Erdizko harrobia parke natural bat izango balitz bezala saldu nahi digute. Etorkizunik ez dugula harrobirik gabe,… penagarria.
Azkeneko gertakari hauek direla medio Erdizene aldeko batzaretik karrikara ateratzea erabaki dugu. Baztandar guztiok batera harrobiaren proiektuari gure ezetza adierazteko eta gai honen inguruan herritarren iritzia kontutan hartu eta errespetatzeko.
Horretarako martxoaren 24ean atsaldeko 4 etan ERDIZ BIZIRIK lelopean Elizondoko plazatik aterako den manifestazioa edo herri itzulian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Manifestazioa ahalik eta partehartzaileagoa izateko helburuarekin Baztango gizarte eragileen atxikimenduak bildu ditugu. Gaur arte bildutakoak hauek dira :
BAZTANDARREN BILTZARRA ELKARTEA
BAZTAN-ULTZAMAKO RUGBILARIAK
Eskualdeko LAB sindikatua
LEKAROZKO LEGATE ELKARTEA
BAZTANGO MENDIGOIZALEAK
EHNE
ERRATZUKO KULTUR ELKARTEA
JO ALA JO KULTUR ELKARTEA
ELIZONDOKO GAZTETXEA
TXARUTA PILOTA ELKARTEA
BAZTANGO AEK
ASKATASUNA
GAZTELU ABESBATZA
BAZTANGO GAZTE ASANBLADA
METAZIRI aldizkaria
BAZTANGO EZKER ABERTZALEA
Gai honetan herritarren partehartzea ezinbertzekoa baita martxoaren 24ean atsaldeko 4etan Elizondoko plazan ikusi nahi zaituztegu. Denen artean harrobia geldituko dugu.
ERDIZ
BIZIRIK !!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: