PRENTSA AITZINEKOA, atzo
Gaurko prentsaurrekoaren deialdia, Erdizi buruzko erabakia, herriak erreferendumaren bidez hartu dezala, eskatzeko da.
Horretarako azaroaren 10ean, arratsaldeko 4terdietan Elizondoko plazatik aterako den manifestaldira deitzen zaituztegu.
Azkeneko denboraldian Baztango Udaletxearen aldetik iruzurra eta tranpa bertzerik ez dugu ikusi. Urriaren 1ean NaBai-ren proposamena onartu izan balitz, udalaren aldetik Magnak argi berdea edukiko luke bere proiektua aitzina eramateko, inongo akordio idatzirik eduki gabe, eta gainera herriarekin kontsultatu gabe. Hortaz gain, aste hontan, Gobernu Batzordea osatzen zuten zinegotziek ezezkoa eman diote larunbatetan sinadura biltzeko langile bat jartzeko eskaerari. Eskaera hau alkate-juradoek egina zen. Hau omen da beraientzat “demokratikoena”. Hau al da Baztandarrok nahi duguna ?
Honengatik, herri gladeketa ofizialaren bidez herriari hitza itzultzea eskatzen dugu. Herri galdeketa honek 27/2002 Lege Foralaren kondizioak bete beharko lituzke. Kondizio hauetan kanpaina informatiboa sartzen da. Galdeketa honen emaitza jakin ondoren, Batzar Orokorrak herriaren erabakia beregain hartu dezala eskatzen dugu. Hau da, erabaki hau edozeinen aitzinean defenditzea, legez dagokigun bezela, Erdizagako lur komunalaren jabeak izateagatik.
Gaia hórrela egonda, jende guziaren partehartzea guziz beharrezkoa da, bai sinadurak biltzeko udaletxean, bai manifestazio egunean, eta bai ondoren eginen diren ekintza guztietan.
Apostua haundia da, eta udalaren jarrera zalantzagarria. Horregatik azaroaren 10ean atsaldeko 4terdietan denak Elizondoko plazara !
ERDIZ BIZIRIK
Iruzkinak
Utzi iruzkina: