MANIFA, komunikatua
Gaur, hemen biltzeko arrazoia ez da edozein. Ez gara hunet atsalde pasa etorri.
Gaur ERDIZ BIZIRIK oihukatzera etorri gara Elizondora.
Erdiz, Baztango xoko trankil eta ederrenetakoa izanda, ez dugu onartzen ahal
Euskal Herriko harrobi handiena izanen dena bertan egitea. Ez da zozokeria,
Almandozko harrobia baino 10 aldiz handiagoa izanen da; halako toki berexien
egitea gainera, noren burutan sartzen da?
Ez gara edozein tokiz solasten ari, Baztanek hiru bazkaleku
komunal ditu, hiruetan haundiena Erdiz dugu, bertan 1500 buru bazkatzen dira.
Erdiz, Aldudeko ZEC-aren barnean dago, Europak babestutako lekua, eta justu
katalogazio maila altuena ematen zaio bere larreek duten garrantziagatik. Duela
20 urte kasik 1988an, teorian, gaur baino mentalitate ekologiko guttiago
zegoelarik, Nafar Gobernuak Erdizen
parke eoliko bat egiteko proiektuari ezetz erran zion, horrek inguruan izanen
zuen kalteengatik, eta gaur egun harrobi astapito bat egin nahi delarik ez du
deus erran behar?
Magna enpresa, Multinazional baten menpe dagoena, poliki
poliki bere lana egiten ari da eta diruakin konpondu nahi du dena, jendearen
ixiltasuna erosi nahian dabil eta aunitzetan lortzen ari dela erraten ahal
dugu. Horri aitzin egiteko guk dugun bide bakarra burue ibiltzearena da; burue
pixket ibilite argi ikusten ahal da zer gertatuko den Erdizen, orain ezagutzen
duguna ez da inoiz bera izanen, gaurko
Erdiz desagertuko baita.
Baztandarrendako onurak bertzeik ez omen ditu ekarriko diote: lanpostuek,
dirue, laguntzek… Norendako? Zenbat lanpostu sortuko dire baztanen? Batere!!
Izatekotan Zubirin izanen baitira eta hori ez da Baztan. Eta nekazarien artean
zenbatek kenduko dituzte behiak edo behorrak, gaur egun duten bazkatoki
hoberena kentzen bazaie?
Denek dakigu nekazalgorik gabe Baztanek bere xarma guzie
galduko duela, gaurko ikuskizuna horren adibide.
Ez dezagun atzendu mendie denena dela eta guztiona dena ez
da saltzen ahal batzun probetxurako,
batzuk hala nahi dutelakoz.
Gaur politiko guti egonen da hemen, baino belarriak eta begiak luzetuak izanen dituzte hemen zer pastu eta erraten den aditzeko; hoiei, garbi solasteko beldurre duten hoiei, bi gauza sorik erran nahi diegu: hauteskunde aitzinetik argi erran dezatela zer pentsatzen duten eta afera hauetan herritarren nahia errespetatu dezatela. Ez dugu atzentzen ahal horietako batek erran ziguna: “desgraziz, baztanek dituen gauza bakarrak magnesita eta ofita dire” Norat goaz mentalidade hoiekin? Zer bada honen azpien?
Orain Erdiz, segiden Pikota eta gero Otsondo. Hau da dugun bakarra?
Beti ezagunek izan gara dugun inguru ederrengatik eta orain hau!!
Garbi dugu Erdiz bizirik taldean gaudenak ez gaudela politizatua, nahiz eta batzuk hortik ari diren behin eta berriz saiatzen jendea nahasteko, beraiek beren interesekin aitzinerat ari diren biztartean (bere liburuak patrozinatu, bere futbol taldea ere…)
Akitzeko, dena egina dagoela erraten duten horiei, erran
nahi diegu, hori ez dela horrela; denek
gauza bera eginen bagenu edo hobe erranda inorek ez bazuen ja eginen , orduan
bai, orduan betikoek beti nahi dutena eginen
dute. Hortaz izan garbi, denek elkarrekin indar egiten badugu hau
gelditzen ahal dela. ERDIZ BIZIRIK! BAZTAN BIZIRIK!
ERDIZ BIZIRIK MANTENDU DEZAGUN!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: