Ehun eta hamar urteko ahotsak
Ehun eta hamar urteko ahotsak
Donostiako Orfeoiak kontzertu sorta eder batekin ospatuko du bere ehun eta hamargarren urtemuga.
Ehun eta hamar urte ez dira egunero betetzen, eta beraz ospatzeko aitzakia ederra da. Donostiako orfeoiak ederto daki hori, eta indarrez hasi ditu ospakizunak. Lehenik, Vienara egin du bidaia; bertan, lehen aldiz zapaldu du hain famatua den Musikverein jauregiko antzokia. Kontzertua bertako orkestra sinfonikoaren parte hartzearekin eta Dante Anzolini zuzendaria gidari zutela eman zuten, bertako espainiar musikaren zikloari hasiera emanez. Eta hasiera arrakastatsua izan zela esan behar da. Kritika ezin hobeak lortu ditu Orfeoiak, ez hango prentsan soilik, baita etxekoan ere.
Orfeoiak, beste hainbat kontzertu eskainiko ditu datozen hilabeteotan, eta horietako batzuk, Donostiako belodromoan, Madrilen, Toulousen eta Parisen izango direlarik.
Orain dela ehun eta hamar urte jaio zen Donostiako Orfeoia; Eta jakin badakigu bere lehen urteetan ilusio handiz eta gogoz pixkanaka aurrera zihoan abesbatza euskaldun bat zela; gaur egun berriz, hori izaten jarraitzen du, baina hori baino gehiago ere bada; gaur egun Donostiako Orfeoiak bere hiria, Euskal herria, eta Espainia bera kulturalki errepresentatzen duen entitatea da, egunetik egunera sendotzen doana, beti ere, hasierako printzipioak galdu gabe. Musika arrazionalki egin ordez, bihotzarekin eginez. Musikaz bizi ordez, musika biziz. Ehun eta hamar urte bihotza ahotsean ipiniz.
Zorionak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: