BRUCE-N ARRAKASTA BILBON
Bruce-n arrakasta Bilbon
Madrilen lau ordu behar izan ziren Bruce Springsteen-en kontzertuko sarrerak saltzeko, Bilbon berriz, ordu eta erdi nahikoa izan zen.
The Bossen kontzertua Bilbao Exhibitión Centre (BEC) eraikinean izango da, eta 16.000 pertsona ingelesaren musikaz gozatu ahal izango dute, hurrengo hilaren 16an.
Kontzertua ,“Magic” disko berriaren aurkezpena izango da, baina Bruce ez da bakarrik egongo; “E-street Band”, musikari ezagun onenak biltzen dituen banda, harekin batera joko du.
Kontzertuko sarrerak urriaren 9an jarri ziren salgai, eta Interneten bidezko salmenta egon arren, Bilboko Fnac-en zegoen hilara kale osoari buelta ematen zion. Aipatu beharrekoa da, Tick Tack Ticket webgunea 20 minutuz blokeatuta egon zela, jende pila aldi berean webgune berean sartu zelako. Hala ere, sarrerak inongo arazorik gabe saldu ziren azkenean.
Brucen kontzertua ikusteko sarrerak lortu zituzten lehenengoek, Lehioako lau lagun izan ziren, gau osoa bertan pasa ondoren beren saria lortu zuten.
Springsteen-en bira
Diskoa kaleratu zen egun berean, urriaren 2an, hasi zuten bira Bruce Springsteenek eta The E-Street Bandek. AEBetako 16 hiritan aritu ondoren, azaroaren 25 eta 26an Madrilen eta Barakaldon izando dira. Ondoren, Milan, Arnhem, Manheim, Oslo, Kopenhage, Stockholm, Antwerp, Kolonia, Belfast, Paris eta Londres bisitatuko dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: