Berriak: Neska pikanteenen itzulera
38 segundutan sarrera guztiak (20 000).Gutxik espero zuten itzulera hain arrakastatsua, kontutan hartzen badugu laurogeita hamargarren hamarkadan hain ongi funtzionatzen zuten talde prefabrikatu batetaz ari garela.“Spice girls”-ak, ordea, talde bat baino gehiago izan ziren, mundu mailako fenomeno bat bilakatzea lortu zuten, moda sortu zuten, zoramen kolektibo bat izan…
Bestela esan iezadazue, garai hartan nerabe izan zinetenek: nork ez zuen abestu, dantzatu… beraien abestia? Zuetako nor ez zen haietako bat izan beraien koreografiak imitatzean? Nork ez zituen inoiz beren argazkiak gorde?
Izan ere askorentzat “Spice girls”-ak sentimendu bihurtu ziren eta oraindik norbaitek sentimendu hori bizirik badu, ez du dena galdua, Ebay enkante etxean oraindik salgai baititu kontzertura joateko sarrerak. Hori bai hasierako prezioaren ordez, 75 dolar, 500 dolar ordaindu beharko ditu. Ezbairik gabe, iragana berriz bizitzeko irrikatan daudenentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: