Azken Diskoak

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-03 18:10

Azken diskoak:

 

Strawberri Jam

(ANIMAL COLLECTIVE)

New York-eko talde hau, gaur egungo musikaren itxaropena da. Haien abestiak nahiko modernoak dira, eta estilo rockero batez kutsatuak daude.

Prezioa: 18 €            Balioztapena: 7

 

Aproximaciones

(PEREZA)

Madrileko bikote honek bere bigarren diskoa kaleratu du. Diskoak DVD bat oparitzen du, eta bertan argitaratu ez diren hainbat abesti entzun daitezke. Horrez gain, disko bakoitzak kontzertuetarako  bi gonbidapen oparitzen ditu. Disko honetan letrak eta taldeak bereganatu duen estilo berria nabarmentzen da.

Prezioa:22,50€         Balioztapena: 9,5

 

Supermodelo 2007

Disko honek dantzalekutan entzuten diren abestiak biltzen ditu. Horien artean “umbrella” izeneko abestiaren remix-a nabarmentzen da.

Prezioa: 16,95€        Balioztapena: 7,5

 

Averia y Redencion #7

(QUIQUE GONZALEZ)

Bere bandaz lagunduta (La aristocracia del barrio), abeslari eta musikagile honek 17 abesti berriz osatutako diskoa kaleratu du. Disko hau aurrekoak baino akustikoagoa eta lasaiagoa da.

Prezioa: 19,95€        Balioztapena: 5

 

Dylan

(BOB DYLAN)

Minesotako abeslariak, hiru diskoz osatutako luxuzko kaxa bat argitaratu du. 51 abestien bitartez, azken  bost hamarkaden kronika bat osatu du. Azpimarratu beharrekoa da haren letren sakontasuna.

Prezioa: 28,50€         Balioztapena: 7

 

Lady’s Bridge

(RICHARD HAWLEY)

Ez da argitaratu duen diskorik onena, baina honetan haren klasea eta erromantikotasuna nabarmentzen dira. Lasai entzuteko musika dela esango nuke.

Prezioa:19,50€           Balioztapena: 6,5 

 

The electrical morning

(MARLANGO)

Hirukoteak hirugarren diskoa kaleratu du. Abesti gehienak, taldeko abeslariak, Leonor Watling, konposatu ditu. Horrez gain, aipatu beharrekoa da Miguel Boseren parte hartzea izan dutela, besteak beste.

Prezioa: 18, 95            Balioztapena: 8


Utzi iruzkina: