Zabalik dago nesken teknifikaziorako izenematea
Ikasturtea abiatu bezain pronto hasi gara bata bestearen atzetik dokumentuak prestatu, bidali eta bueltan jasotzen. Bada mugimendua hasiera honetan behintzat eta ez da seinalerik txarrena izango!
Federaturiko pilotariek aurten ere izango dute Nesken Teknifikazio Gunean parte hartzeko aukera, bai baldintzak bete eta hautatuak badira bederen. Ondorengo lerrootan duzue xehetasun gehiago.
Teknifikazio Gunearen helburu nagusienak:
Ø Gipuzkoako goi mailako neska palisten gaitasun tekniko, fisiko eta psikologikoak aztertu eta hobetu.
Ø Etorkizunean goi mailan egon litezkeen neska palista gazteak identifikatu eta hauen hobekuntza tekniko, fisiko eta psikologikoan lan egin.
Ø Neska palisten Gipuzkoako selekzioaren (GRAVN) maila igo.
Teknifikazio guneen prozedura eta ezaugarriak:
[ Teknifikazio gunea 3 mailatan banatua egongo da: goi maila, 1. maila eta 2. maila. Goi mailan trinketeko taldea bakarrik egongo da eta 1. eta 2. mailan berriz ezker horma eta trinketekoa.
|
|
EZAUGARRIAK |
ENTRENAMENDUAK |
EZKER HORMA |
1. maila |
- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera. - Taldea ranking orokorreko 1.tik 4.ra bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute. |
- 2 astez behin saio bat. Bi taldeak txandaka - Ostegunetan Iruran 18:30etik 20:00etara |
2. maila |
- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera. - Taldea ranking orokorreko 5.etik 8.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute. | ||
TRINKETA |
Goi maila |
- Hautaketa irizpidea: joko maila (adina ez da kontuan izango), konpromisoa eta jarrera. - Taldea ranking orokorreko 3-4 aurrelari eta 3-4 atzelari onenek osatuko dute. |
- Astero saio bat - Ostegunetan Iruran 20:30etik 22:00etara |
1. maila |
- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera. - Taldea ranking orokorreko 4.-5.etik 7.-8.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute. |
- 2 astez behin saio bat. Bi taldeak txandaka - Asteartetan Gaskan 19:00etatik 21:00etara | |
2. maila |
- Hautaketa irizpidea: adina (25 urtez azpikoa izatea), joko maila, konpromisoa eta jarrera. - Taldea ranking orokorreko 7.-8.etik 11.-12.enera bitarteko aurrelari eta atzelariek osatuko dute. |
Ø Rankinga egin aurretik frontoiko eta trinketeko entrenamendu pare bat egingo dira. Hauetara joateko lehenik eta behin aurre-teknifikazioko izen-ematea egin beharko da, talde hauetan sartzeko baldintzak betetzen direla kontuan izanik. Aurten berrikuntza modura, teknifikazio batzordeak zuzenean pilotari batzuk teknifikazio talde batean edo bestean parte hartzera gonbidatuko ditu (pilotari batzuen joko maila ezagutzen dugunez, aurre-teknifikazioa ez egitea proposatuko diegu, zuzenean talde batean izendatuz). Beraz, lehenik eta behin zuzenean hautatutako pilotarien zerrenda begiratu eta bertan EZ DAUDENek aurre-teknifikaziorako izena eman beharko dute. Behin aurre-teknifikazioko entrenamenduak egin ondoren, rankingak egingo dira taldeen osaketarako. Talderen batean sartzea lortzen duen palistaren batek bere postuari uko egiten badio hurrengoak sartzeko aukera izango du, beti ere Teknifikazio Batzordeak hala erabakitzen badu.
Aurre-teknifikazioko entrenamenduak nola antolatu diren hurrengo taulan daukazue ikusgai:
Ezker horma |
Irailak 15 (asteazkena): Iruran, 18:00-20:00, aurrelariak |
Irailak 22 (asteazkena): Iruran, 18:00-20:00, atzelariak | |
Trinketa |
Irailak 17 (ostirala): Gaskan, 20:00-22:00, atzelariak |
Irailak 24 (ostirala): Gaskan, 20:00-22:00, aurrelariak |
Bertan parte hartu ahal izateko izenematea irailaren 13a amaituko da. Zuzenean hautaturiko pilotariek, berriz, irailaren 24ra arte dute euren adostasuna agertzeko aukera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: