Zabalik da Hernaniko ikastarorako izenematea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-10-14 12:05

Gaurtik aurrera eman ahal izango da izena Hernaniko 18 urtetik gorako emakumeentzako antolatutako ikastaroan. Iazkoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu.

   Iazko astelehenetako taldea

 Iazko ostegunetako taldea

Hona hemen ikastaroko ordutegiak:

·        Astelehenak: 9:30-11:00

·        Ostegun goizak: 9:30-11:00

·        Ostegun arratsaldeak: 14:45-16:15

Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira:

  • Hasiera data: azaroak 3 (astelehena)
  • Materiala: irakasleak eramango du.
  • Ikastaroaren kuota: 60€/ikastaro osoa
  • Udal kirol patronatuko txartela beharrezkoa da instalazioan sartzeko

Ikastaroan izena eman nahi dutenek urriaren 14tik urriaren 21era dute epea, bai Hernaniko kiroldegian (urriaren 16tik aurrera) edo baita Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan ere (943471463). Horrez gain, 628904156 telefono zenbakira deituta ere eman liteke izena.

 

Urriaren 16 eta 17an kiroldegian informazio stand bat jarriko da, bertaratzen direnei ikastaroaren inguruko informazioa eskaini eta euren zalantzak argitzeko.

 

Hortaz, badakizue, emakumezkoa izan eta pilota atsegin baduzu, paletan aritzeko aukera ezinhobea daukazue. Astean behin behintzat, paleta ardatz hartuta, lagun giro atseginean, ariketa fisikoa egin eta izerdi pixka bat botatzeak merezi du. Ez galdu alperrik aukera eder hau!!!

 


Utzi iruzkina: