Urtarrilaren 30ean hasiko da Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-01-20 15:21

Hurrengo asteburuan, urtarrilaren 30ean, jarriko da abian Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011.

Txapelketak 5 jardunaldiko iraupena izango du, momentu honetan banatuta:

  • Ligaxka: urtarrilak 30, otsailak 6 eta 13.
  • Azken fasea: otsailak 20 (finalerdiak) eta 26 (3-4.postuak eta finala)
Lehen 4 jardunaldiak igande goizetan jokatuko dira, 11:30ean hasita, bi norgehiagoka bata bestearen atzetik. Finala eta 3-4. posturako neurketak, aldiz, larunbat goizean jokatuko dira.

6 bikote arituko dira nor baino nor, hiruna bikotetako bi multzotan banatuta. Lau ordezko pilotari ere izango dira, ezusteren bat izanez gero parte hartzeko prest.

Azken orduko aldaketarik ezean txapelketa datorren asteazkenean, hilak 26, aurkeztuko da Donostian, Kirol Etxean.

Informazio zehatzagoa eskuratu ahala jakinaraziko ditugu xehetasunak. Bitartean, ondo izan!


Utzi iruzkina: