Urtarrilaren 30ean hasiko da Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-01-21 11:18

Urtarrileko azken larunbatean, hilak 30, jarriko da abian Euskadiko Euskal Pilota Federazioak hegoaldeko federazioekin elkarlanean antolatutako txapelketa berria: Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. Bertan, federatu-lizentzia izan eta goi-mailako txapelketan titular moduan arituko ez diren pilotari guztiek eman zezaketen izena.

Txapelketa honen jatorria azken bi denboraldietan GEPFek antolatu izan duen Emakumea Pilotari Irekia izan dela esan genezake. Izan ere, ernamuin bera du txapelketa honek ere.

Pilotariek eurek erabaki dute norekin eta zein kategoriatan parte hartuko zuten, Euskadiko federazioan aurrez egindako pilotarien mailaketatik abiatuz.

Hona hemen txapelketa zenbakitan:

Gazteak: 6 bikote (2 bizkaitar eta 4 gipuzkoar)

2. maila: 9 bikote (5 gipuzkoar, 2 arabar eta 2 nafar)

1. maila: 16 bikote (2 bizkaitar, 4 gipuzkoar, 2 arabar eta 8 nafar)

 

Egoitzak, berriz, honako hauek:

Bizkaia: Mallabia

Gipuzkoa: Orio

Araba: Ogeta-Gasteiz

Nafarroa: Etxarri-Aranatz, Remontival-Lizarra, Oberena, Ezkabarte-Iruñea eta Labrit-Iruñea.  

 

Egutegia jarraian:

Gazteak: ligaxka urtarrilaren 30etik otsailaren 27ra. Finala martxoaren 7an.

1. eta 2.mailak: ligaxka urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra. Final laurdenak otsailaren 20an, finalerdiak 27an eta finalak martxoaren 7an.

 

Partiden ordutegia:

Partida guztiak larunbat arratsaldetan jokatuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Gasteizko Ogetako partidak, ordea, 17:00etan hasiko dira.

 

Taldeen antolaketa:

Gazteak: 6ko multzo bat

2.maila: 3ko 3 multzo

1.maila: 4ko 4 multzo

 

Bikote zerrendaren berri hurrengo albiste batean emango dizuegu. Bide batez, saiatuko gara astero-astero informazioa eguneratzen.


Utzi iruzkina: