Urriaren 11n hasiko da ezker hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-10-01 18:40

Datorren astean jarriko da martxan ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketa. Larunbatean, urriaren 11n, da hastekoa.

Iaz egin zen bezala, pilotariak 2 mailatan arituko dira. Antolakuntzak bakoitzaren joko-maila kontuan hartuta bikote orekatuak osatzeko saiakera egin du beste behin ere. Guztira 11 bikote arituko dira lehian, 5 lehen mailan eta 6 bigarrenean.

 

Txapelketa honen aurkezpena urriaren 10ean egingo da Donostian, bertako Kirol Etxean (Anoeta estadioaren azpian), arratsaldeko 7.30ean hasita.

Honako egun eta orduetan jokatuko dira partidak:

  • Urriak 11. 1. jardunaldia. Amasan, 15:30ean hasita
  • Urriak 18. 2. jardunaldia. Ataunen, 15:30ean hasita
  • Urriak 25. 3. jardunaldia. Tolosan, 15:30ean hasita
  • Azaroak 8. 4. jardunaldia. Errenterian, 15:30ean hasita
  • Azaroak 15. 5. jardunaldia. Urretxun, 15:30ean hasita
  • Azaroak 22. Finalerdiak. Egian (Donostia), 17:30ean
  • Azaroak 29. Finala. Zarauzko Aritzbatalden, 17:30ean

Bikoteak, berriz, jarraian dituzuenak:

1. maila

2. maila

Maite Redondo - Mertxe  Gurrutxaga

Esti Arriola – Arantxa Goenaga

Miren Randez – Edurne Argain

Miren Zabala – Eluska Arrondo

Estitxu Pierola – Oihana Unanue

Alaitz Bañales – Nagore Zabala

Mirari Etxegia – Dolo Errasti

Daniela Dominguez – Leire Lucas

Uxue Fernandez – Ainhoa Montes

Garbiñe Tijero – Naroa Urbieta

 

Garazi Jauregi – Arantxa Elizegi

Hurrengo albiste batean izango duzue lehen jardunaldiko partiden berri zehatz-mehatz.


Utzi iruzkina: