Urrian hasiko dira 18 urtetik gorako emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-09-21 17:38

Aste pare bat barru jarriko dira abian Emakumea Pilotari proiektuko partaidetzako alorrean kokatzen diren aisialdiko paleta ikastaroak. Iaz 150 emakumetik gora izan ziren parte hartu zutenak eta aurten ere ez dirudi kopuru horretatik oso urrun izango garenik.

Hainbat herritan zehaztu dira dagoeneko ordutegiak eta beste zenbaitetan zehaztear behar dute. Izenemate batzuk ere zabalik dira dagoeneko. Hona hemen guk gidatuko ditugun herrien behin-behineko zerrenda: Zizurkil, Ibarra, Tolosa, Zarautz, Getaria, Oiartzun, Donostia eta Hernani.

Jarraian ikastaro hauen ezaugarririk nagusienak:

  • Adina: 18 urtetik gora
  • Materiala: irakasleak eramango du
  • Prezioa: 105€ (ikastaroa eta asegurua)
  • Hasiera datak: urriaren 4tik aurrera, ekainaren amaierara arte

Giro ona ziurtatuta izaten da, bestela, galdetu aurrez parte hartu izan dutenei... Ikasturtearen amaieran Emakumea Pilotari Eguna ospatzen da, eta, bertan, besteak beste, ikastaroetan aritu direnek elkar ezagutu eta egunpasa eder batez gozatzeko parada izaten dute, paletan izerdi pittin bat (hotza ala beroa) ateratzearekin batera.

Herriz herriko egoeraren berri hurrengo albiste batean jakinaraziko dizuegu. Bitartean, ondo segi! 


Utzi iruzkina: