Urola-Kostan ere izango da Emakumea Pilotari

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-09-29 11:50

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, 2004tik Gipuzkoako hainbat herritan abian den Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, honako eskaintza dakar hasi berri den 2010-2011 ikasturte honetarako. Urola-Kostako herri ezberdinetara helduko da aurtengoan ere, finkatzen ari den seinale.

 

Hiru alorretan banatzen den egitasmo honen hiru atalak garatuko dira, gainera, bertan: eskola kirola, partaidetza edo aisialdiko kirola eta kirol federatua.

 

Eskola kirolaren barnean, 10-16 urte bitarteko neskentzat paleta eskolak (NPE) jarri nahi dira abian. Aurreko urteetan ere izan dira Zarautz, Azpeitia eta Aian, adibidez. Bertan, astean entrenamendu bat egiteko aukera eskaintzen zaie pilotariei, ahal den heinean paleta eta pilota norbere ezaugarri eta adinera egokituz, eta Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketan ere parte hartu ohi dute. Ikasturtea urritik ekainera luzatuko da.

 

Aisialdiko paleta ikastaroei dagokienean (PG), urritik ekainera, astean behingo maiztasunarekin,  ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte bertaratzen direnek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Ikasturtearen amaieran, gainera, ohitura bihurtu den lez, azken festa batean Gipuzkoako herri ezberdinetan ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari egunean. Aurreko edizioetan 80 inguru elkartu ziren eta egun pasa ederra egin zuten Iruran. Bertan jokatzen da Emakumezkoen Paletako Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken fasea ere. Iaz azpi-txapeldun izan ziren getariarrak, donostiarren aurrean amore eman behar izan baitzuten finalean.

 

Kirol federatuari dagokionez, eskualdeko herri bat baino gehiagotan ikusi ahal izango dira nesken gomazko paleta partidak hasi berri den denboraldi honetan.

 

Hona hemen eskaintzaren inguruko taulak:

 

HERRIA

ZER

LEKUA

EGUNA – ORDUA

ZENBAT

IZENEMATEA

IKASTURTE HASIERA

Zarautz

PG

 

Aritzbatalde

Asteartea,

9:30-11:00

Ostirala,

14:30-16:00

105€

Urriaren 1era arte

Urriak 5

NPE

Zinema (Gaztelekua)

Asteazkena,

17:00-18:30.

1998tik aurrerakoak

PROBA EGUNAK:

Ira. 29 eta urr. 6

90€

Urriaren 15era arte

Irailak 29-urriak 6

Getaria

PG

Udal pilotalekua

Asteazkena,

21:00-22:15

105€

Irailaren 30era arte

Urriak 6

Aia

NPE

Aiako frontoia

Ostirala,

17:30-19:00

(zehazteke)

90€

Urriaren 4tik 15era

Urriak 8

Azpeitia

NPE

Betharram

Astelehena,

17:15-18:45.

PROBA EGUNAK:

urriak 4 eta 18

90€

Urriaren 4tik 15era

Urriak 4

 

 

Jardueretan izena eman nahi dutenek Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943471463) egin dezakete. Horrez gain, 665988588 (Patri) telefono zenbakian ere eman liteke izena. Zarauzko eta Getariko emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroen kasuan, gainera, kiroldegietan dauden esku orriak betez ere apunta liteke. Informazio gehiagorako aurrez aipaturiko bi bide hauek erabil daitezke. Zarauzko Nesken Paleta Eskolarako posible da Zarautz Kirol Elkartearen egoitzan izena ematea eta baita ikastetxean eskuorra entregatuta ere. Aiako eskolan ere eman liteke izena.

 

Informazio gehiagorako aurrez aipaturiko bi telefono zenbakietara jo daiteke.

 

Paleta eta lagunartea uztartu nahi izanez gero aukera ederra da honako hau!


Utzi iruzkina: