Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa. Izenematea zabalik martxoaren 9ra arte
Gaurtik hasi eta martxoaren 9ra arteko epea daukate Gipuzkoako pilota elkarteek euren pilotariak Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketan apuntatzeko.
Txapelketa hau apirilaren 16an eta 23an jarriko da abian eta bi mailatan jokatuko da: 1.maila eta 2.maila. Amaiera, berriz, maiatzaren 28an (1.maila) eta ekainaren 25ean (2.maila) izango du.
Pilotari bakoitzak erabaki dezake zein mailatan, zein postutan eta titular edo ordezko bezala jokatu nahi duen.
Bikoteak osatzeko pilotarien rankina egingo du antolaketa batzordeak eta, lehiaketa ahalik eta orekatuena izan dadin, lehena azkenarekin, bigarrena azkenaurrekoarekin,etab. elkartuz eratuko dira.
Aurrerago emango dizkizuegu txapelketa honen inguruko xehetasun gehiago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: