Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa. 4.jardunaldia - Emaitzak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-10 12:12

Iragan ostiralean, maiatzaren 7an, jokatu ziren Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketako 4. jardunaldiko partidak. Hona hemen emaitzen berri:

1.maila

2010/05/07

ABURUZA-FERNANDEZ

23

30

ETXEGIA-MANZISIDOR

Irura,

20:30 (2)

PEREZ-AROZENA

27

30

ESPINAR-MONTES

Irura,

20:30 (3)

2. maila

A multzoa

2010/05/07

TIJERO-M.PAGOLA

30

20

GUTIERREZ-UGALDE

Gaska,

20:10 (1)

REDONDO-GARMENDIA

27

30

IRAZUSTABARRENA-SEMPER

Gaska,

20:10 (2)

Atsedena

 

 

Goikoetxea-Bañales

 

B multzoa

2010/05/07

GOENAGA-MORON

30

25

ARRIOLA-PIEROLA

Gaska,

20:10 (3)

AIERBE-ARRONDO

11

30

LIZEAGA-ZUAZU

Irura,

20:30 (1)

Atsedena

 

 

Randez-E.Pagola

1. mailari dagokionez, gauzak hasi dira argitzen pixkanaka-pixkanaka. Izan ere, Aburuza-Fernandezek, hirutik hiru partida galdu ondoren, ez dute finalerdietara sailkatzeko batere aukerarik. Hala ere, sorpresa handi xamarra eman eta azken jardunaldian irabaziko balute, baliteke finalerdietarako sailkapena erabakitzeko epaile lanak egitea. Lehen posturako lehia ere estutu egin da asteburu honen ostean, Perez-Arozenak galdu egin baitzuten Espinar-Montesen aurka. Ostiralean jakingo dugu, beraz, nortzuk izango diren finalean eta finalerdietan.

2. mailan, aldiz, ligaxkako beste bi jardunadi falta zaizkie. Hemen, gainera, lehia estua izaten ari da bi multzoetan.


Utzi iruzkina: