Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa. 2. mailako finala ostiralean
Ostiralean, ekainaren 11n, jokatuko da Donostiako Gaska trinketean duela hilabete eta erdi inguru abian jarri zen IV. Emakumea Pilotari txapelketaren 2. mailako finala.
Jaialdia bi partidak osatuko dute, finalaren aurretik 3. eta 4. posturako norgehiagoka jokatuko baitute finalerdietan galtzaile suertatu zirenek. Bigarren eta neurketa nagusia izango da finala.
Hona hemen emaitzak eta azken fasearen berri:
FINAL-LAURDENAK Maiatzak 28 (ostirala) 20:30 (1. eta 2. p.) IRURA |
FINALERDIAK Ekainak 4 (ostirala) 20:10 GASKA |
3.-4. postua FINALA Ekainak 11 (ostirala) 20:10 GASKA | |||
ARRIOLA PIEROLA |
30 |
TIJERO M. PAGOLA |
30 |
ARRIOLA PIEROLA |
|
GOIKOETXEA BAÑALES |
21 |
ARRIOLA PIEROLA |
23 |
RANDEZ E. PAGOLA |
|
REDONDO GARMENDIA |
21 |
GOENAGA MORON |
30 |
TIJERO M. PAGOLA |
|
RANDEZ E. PAGOLA |
30 |
RANDEZ E. PAGOLA |
23 |
GOENAGA MORON |
|
Tijero-M. Pagola eta Goenaga-Moron bikoteak izan ziren ligaxkan eginiko lan onari esker finalerdietara zuzenean igarotako bi bikoteak eta eurak izan dira finalerako txartela eskuratu dutenak ere.
Arriola-Pierola eta Randez-E.Pagola, berriz, final txikia jokatu edo telonero lana egitearekin konformatu beharko dira.
Faborito argirik gabeko neurketak izango dira biak ala biak ere.
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: