Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa. 1.jardunaldia - Emaitzak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-04-17 22:32

Hona hemen atzo Irurako Ametsa trinketean jokatu ziren lehen jardunaldiko partiden emaitzak:

2010/04/16

PEREZ-AROZENA

30 

27 

ABURUZA-FERNANDEZ

1. partida,

20:30

ECHAVE-EVARISTTI

 26

30 

ESPINAR-MONTES

2. partida

20:30

Oso partida estu eta parekatuak izan ziren biak ala biak. Garaileek hasiera batean uste baino askoz ere arazo handiagoak izan zituzten aurkariak garaitzeko. Batez ere txapelketa ireki zuen norgehiagokan, Maitane Aburuza eta Uxue Fernandezek lanerako buzoa jantzi eta ez zutelako Perez-Arozena bikoa 30. tantora heldu arte etsi, sustotxoa behintzat emanaz. Bigarren norgehiagokan ere uste eta nahi baino larritasun handiagoa izan zuten Patri Espinar eta Ainhoa Montesek garaiperenera bidean.

Honenbestez, norgehiagoka txukun eta giro politarekin jarri da martxan laugarren edizio hau. Ea horrelaxe jarraitzen dugun...


Utzi iruzkina: