Trinketeko III. Emakumea Pilotari Txapelketa. 1. mailako finala

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-05-26 11:36

Datorren ostiralean, maiatzaren 29an, jokatuko da Irurako Ametsan Trinketeko III. Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako finala, gaueko 21:30etik aurrera.

1. taldea 2. taldea
Etxegia-Arozena 30 14 Espinar-Fernandez

Bi bikote hauek ligaxkako 2. jardunaldian ere jokatu zuten elkarren aurka, maiatzaren 8an. Orduko hartan emaitza 30-19koa izan zen lehenengoen alde. Gainera, aintzat hartu behar da Etxegia goizuetarra eta Arozena lizartzarra zuzenean igaro direla finalera, jokatutako norgehiagoka denetan nagusitasuna erakutsita. Espinar galdakoztarrak eta Fernandez urretxuarrak, aldiz, joan den asteko finalerdian eskuratu zuten txartela, Aburuza-Montes bikoteari 30-21eko emaitzarekin gailendu ostean.

Partida itxurosoa jokatzeko asmoz kantxaratuko dira lau pilotariak, ahalik eta partidarik onena jokatzeko intentzio osoz.

Zorte on denoi! 


Utzi iruzkina: