Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Finalerdiak erabakita
Atzo jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumezkoen II. El Diario Vasco Sariko ligaxkako azken norgehiagokak. Partida erabakigarriak izan ziren bertan jokatutakoak, finalerdietarako txartelez gain multzo bakoitzeko postuak ere bertan zehaztu zirelako.
Hona hemen emaitzak:
1. taldea | 2. taldea | |||
1 | Mendizabal-Graciet | 30 | 14 | Bordagaray-Arozena |
2 | Urkizu-Comet | 30 | 28 | Etchelecu-Ruiz de Larramendi |
Lehen partidak ez zuen kolore gorria baino izan. Mendizabal-Gracietek ez zuten inolako estuasunik pasa multzoko lehen postua poltsikoratzeko, Bordagaray-Arozena nagusitasun handi xamarrarekin menderatu baitzituzten, 30-14.
Bigarrenean emozio eta tentsio handiagoa izan ziren, garaileek aurrera eta galtzaileek etxera egingo zutela bai baitzekiten hasi aurretik. Partida orekatua eta, une batzuetan, zirraragarria jokatu zuten, tanto bakoitzak zuen garrantzia nabarmenduz. Garaileek 4 tantoren bueltako aldea lortu zuten partidaren erdialdean eta ia amaierara arte mantentzeko gai izan ziren. Amaieran, baina, 28-29 gerturatu ziren Etchelecu eta Ruiz de Larramendi, eta orduan heldu zen urduritasuna maila gorenera. Azken tantoa Itsaso Urkizuk egin zuen, bere abilezia erakutsiz.
Atzoko emaitzen ondoren, gisa honetan geratu dira finalerdietako parekatzeak:
1. taldea | 2. taldea | |||
1 | Olçomendi-Housset | Bordagaray-Arozena | ||
2 | Mendizabal-Graciet | Urkizu-Comet |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: