Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Dena prest
Igandean, ekainaren 7an, jarriko da martxan Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Amaiera uztailaren 5ean izango du. Jarraian txapelketaren inguruko informazio zehaztagoa daukazue.
Trinketeko emakumezkoen goi mailako txapelketa honek iaz izandako harrera onaren ondorioz, aurtengoan bigarren edizioa antolatzea erabaki da.
Helburu nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakorra antolatzea da. Honetarako Antolaketa Batzordeak parte hartuko duten pilotariak aukeratu eta hilabete iraungo duen txapelketa bat antolatuko du, ekainaren 7an hasi eta uztailaren 5ean amaituko dena.
Txapelketaren aurkezpen ofiziala bihar, ekainaren 4a, arratsaldeko 20:30ean egingo da Donostiako Kirol etxean, Anoeta estadioaren azpian.
2.- PILOTARI PARTEHARTZAILEAK
Trinketeko Emakumezkoen II. El DV Sari honetan, Euskal Herriko egungo 12 pilotari onenek parte hartuko dute. Aukeratutako pilotariak hauek dira:
AURRELARIAK ATZELARIAK Itsaso Urkizu (Gipuzkoa) Nagore Arozena (Gipuzkoa) Maider Mendizabal (Gipuzkoa) Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa) Susana Muneta (Nafarroa) Maritxu Housset (Lapurdi) Claire Bordagaray (Baxenafarroa) Maika Elguezabal (Lapurdi) Amaia Etchelecu (Lapurdi) Magalie Comet (Lapurdi) Argia Olçomendy (Baxenafarroa) Severine Graciet (Landak) Ordezkoak Aurrelariak Atzelariak Cindy Hervé (Lapurdi) Ainhoa Montes (Gipuzkoa) Haizea Zamora (Nafarroa)
3.- BIKOTE ERAKETA
Bikoteen osaketari dagokionean, Antolaketa Batzordeak joko maila orekatzeko irizpidea hartu du kontuan. Beraz, bikoteak honela geratu dira:
AURRELARIAK ATZELARIAK 1 Itsaso Urkizu (Gipuzkoa) Magalie Comet (Lapurdi) 2 Amaia Etchelecu (Lapurdi) Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa) 3 Claire Bordagaray (Baxenafarroa) Nagore Arozena (Gipuzkoa) 4 Argia Olçomendy (Baxenafarroa) Maritxu Housset (Lapurdi) 5 Maider Mendizabal (Gipuzkoa) Severine Graciet (Landak) 6 Susana Muneta (Nafarroa) Maika Elguezabal (Lapurdi)
4.- LEHIAKETA SISTEMA
Þ 3 bikoteko bi multzo egingo dira, honela geratu direlarik:
MULTZOA BIKOTEAK A Itsaso Urkizu-Magalie Comet (iazko txapeldunak) Amaia Etchelecu- Maite Ruiz de Larramendi Argia Olçomendy-Maritxu Housset B Maider Mendizabal-Severine Graciet Claire Bordagaray -Nagore Arozena Susana Muneta- Maika Elguezabal
Þ Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko da eta lehenengo biak final-erdietarako sailkatuko dira.
Þ Final-erdiak ondorengo moduan jokatuko dira:
A – 1 _____________ B – 2
B – 1 _____________ A – 2
Þ Final-erdietako galtzaileek finalaren aurretik 3. eta 4. postuak jokatuko dituzte.
Þ Txapelketak guztira 5 jardunaldi izango ditu.
5.- EGOITZAK
Gipuzkoan trinket gutxi daudela kontuan hartuz, eta daudenak egoerarik onenean ez daudela ikusirik, partida guztiak iaz bezala egoitza bakar batean jokatzea erabaki da; hain zuzen ere egun Gipuzkoan daukagun trinketerik ederrenean, Irungo RAMUNTXO BERRI trinketean. Txapelketako partidak igandetan jokatuko dira.
6.- LEHIAKETA EGUTEGIA
EMAKUMEZKOEN II. EL DIARIO VASCO SARIA TRINKETEAN 2009ko ekainak 7, RAMUNTXO BERRI TRINKETA (Irun) 11:15 1 Claire BORDAGARAY-Nagore AROZENA Susana MUNETA-Maika ELGUEZABAL 2 Amaia ETCHELECU- Maite RUIZ de LARRAMENDI Argia OLÇOMENDY-Maritxu HOUSSET 2009ko ekainak 14, RAMUNTXO BERRI TRINKETA (Irun) 11:15 1 Argia OLÇOMENDY-Maritxu HOUSSET Itsaso URKIZU-Magalie COMET 2 Susana MUNETA-Maika ELGUEZABAL Maider MENDIZABAL-Severine GRACIET 2009ko ekainak 21, RAMUNTXO BERRI TRINKETA (Irun) 11:15 1 Maider MENDIZABAL-Severine GRACIET Claire BORDAGARAY-Nagore AROZENA 2 Itxaso URKIZU-Magalie COMET Amaia ETCHELECU-Maite RUIZ de LARRAMENDI 2009ko ekainak 28 FINAL-ERDIA, RAMUNTXO BERRI TRINKETA (Irun) 11:15 1 A1 B2 2 B1 A2 2009ko uztailak 5, 3-4 postuak + FINALA, RAMUNTXO BERRI TRINKETA (Irun) 11:15 1 3. eta 4. postua 2 FINALA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: