Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. 2. jardunaldia
Joan zen igandean, hilaren 7an, jarri zen martxan Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria. Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere itxaropentsu daude bai antolatzaile eta baita parte hartzaileak ere.
Partida guztiak Irungo Ramuntxo Berri trinketean jokatuko dira, igande goizetan, 11:15etik aurrera. Txapelketaren amaiera uztailaren 5ean izango da.
Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:
1 |
Bordagaray- Arozena |
30 |
18 |
Muneta-Elguezabal |
2 |
Etchelecu- Ruiz De Larramendi |
20 |
30 |
Olçomendy- Housset |
Etzi jokatuko dira ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokak, 11:15etik aurrera. Hemen karteldegia:
1 |
Olçomendy- Housset |
|
|
Urkizu-Comet |
2 |
Muneta- Elguezabal |
|
|
Mendizabal-Graciet |
Ligaxkan bikote bakoitzak bi partida jokatuko dituenez, hil ala bizikoa dute bigarren partida hau irabaztea aurreko asteburuan galtzaile izan zirenek txapelketan aukeraren batekin jarrai dezaten. Txapelketari etzi ekingo diotenek ere hobe dute aukeran garaipenak pilatzen hastea, azken jardunaldian larritasunik senti ez dezaten.
Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: